Martin Maister
JESÜ-KRISTEN IMITAZIONIA
Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,
liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.
Liburu gehiago eskuratzeko:
http://armiarma.com/liburu-e
Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.
http://klasikoak.armiarma.com/
Egileari buruzko informazioa:
http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00718.htm
JESÜ-KRISTEN IMITAZIONIA
ZÜBERUAKO ÜSKARALA,
HERRI BERAURTAKO APHEZ BATEZ,
BERE JAUN APHEZKÜPIAREN BAIMENTUAREKI ÜTZÜLIA
Pauben, G. DUGUE eta J. DESBARATZ beithan
muldeko leteretan ezarria
M. DCC. eta LVII gerren urthian
ILLUSTRISSIMO AC REVERENDISSIMO
IN CHRISTO PATRI
DOM. DOM.
FRANCISCO DE REVOL,
EPISCOPO OLERONENSI
Regi ab omnibus Consiliis, etc.
Nuri züzen jüstuagoreki gomenda leite librüñu, hañbeste gizon bai debozionak, bai jakitiak, besten artian señalatürik zaudianek, bere bizitziaren xede huniala erakharteko, gidatako hartü ükhen diena; eziez zure handitarzünari, o jaun aphezküpü ezinago argitarzünez betherik zirena, zure bizitze xüxenian, kolore bizi eli batez phintatürik bezala, ageri direnen gañen, librü txipi huntan edireiten diren eskola hunak, zuñen ikhustia ezpeita neke zure botzari behatzen direnentako, eta jaun aphezküpü mündü oroz laidatü den baten eginbiden jardiestia desiratzen dien ororentako. Eta nula zure kargian, eta esküpian den diozesaren pharte batek ezin eskola hun hoietarik ajütürik ükheiten beitzian, bere sortzepeneko lenguajia baizik etzakialakoz: hartakoz hanko izalek ere, bestek hebentik idokitzen dütien abantalletarik, ükhen lezen pharre, hen üskarala ützüli izan den librüñü haur zure handitarzünaren gomendiaren, baitaere sustengiaren pian ezarri izan düzü; amurekatik hek ere untsa ezagüt ahal dezen zuñen justoki, eta konplitüki heben izkiribatürik daudian gaizak, zük egiten, eta erraiten dütüzüneki, pareyü batetan jüntatürik edireiten diren, eta thenpora beraurtan jardiets ahal dezen, zure exenplü ederraren argia aitzinetik dielarik, gizona bere herranentietarik bere beithan sar erazitzen dian berthütia, eta haren berauren ajütiareki boroga dezen obra hunen baten ere egiteko indarrik eztiela bere menguaren araur Jinkuaren graziaren sokhorriaz lagüntiak ezpadira, eta indartsü gertha erazitzen ezpadütü bizitze eternaliala gidatzen dien manü saintien konplitzeko.
Grazia horren lagüngua dielarik arren ezagütüren dizie klarki, segür nüzü, librü txipi hunen behin beno haborotan irakurtetik, zuñen maithagarri, eta profeitable den, zuri artzañ hunari bezala jarraikitia; orotan gainti berek ikhusten dien tenphoran, zük eztüzüla deusere egiten Jesü-Kristen, zuñen medioz Jinkuaganat hüllangia ükheiten beitügü, imitazioniareki üdüripen miragarri bat eztianik; eta zuñen eskusa gabe den, salbamentiaren jardiesteko, zük herexa eizten deizkükünentan gañen ebiltia; amurekatik khiristi ororen botuek hedatü behar dien lekhiala heltzera iseia ditian, eta zer nahi beita phenari ihesirik eztezen egin, desiratzen dien ürrhentze dohatsiaren atzamaiteko. Zure gehienguaren autoritate bizitze xahiareki jüntatürik daguenak, o jaun aphezküpü gisa oroz uhuratü izatia merexi düzüna, borthizki bulkatüren zitizü bere lenguajia baizik, besterik batere eztakienak, nuizere librü haur irakurtüren beitie, heben, bere bizitziaren xüxentzeko, eta bihotzaren debozioniareki estekatzeko, propi diratekiala ezagütüren dütien gaizen ororen sü eta gozo handibateki konplitzera, zure handitarzünaren maniak, zuñ jaun erretoren medioz enthelega eraziren beiteizü, erakhar ditzan ber huni ahal bezañ ardüra so egitera, amurekatik berek borogatüren dien gaizak segürta ditzan, zuñen handi datekian frütü ezpiritüal jardietsiren diena, irakurte saintü huntan debotki, eta gogua ihurat baztertü gabe thenpora enplegatüren dienian.
Besthalte eskolan dabiltzan haurrek üdüri da abantalla haur jardietsiren diela, üskararen irakurten ikhasten dielarik, hala nula latia eta franzesa ikhasten beitütie, hanitxez ehiñerago goguan etxekiren dütiela katiximan erakusten zaitzen egia saintiak, eta Jinkuaren laidoriuen kantikuak; errejentek erakutsi deikeienian bere lenguajiaren hañ laster irakurten, nula bestetan trebatzen beitütie.
Triballüñu hunen muldezko leteretan ezartia unhesten badüzü, o jaun aphezküpü ezinago konplitü zirena (hori beitate Jinkuaganat eta zure manü pian ezarri izan zaitzün ardietarat düzün amuriuaren señalebat), haur dukezü zure handitarzünari baizik ezin emaiten den laidorio bat; zü ziratekiala zure aitzinetiko ororen lehena, ardi saldotik pharte bat hañ bazka huniala eraman dükezüna, zuñek beste bazkagütan batetan ere müthürrik ezin phausatzen beitzian, eta zuñek harentako ükhen düzün huntarzünaren orhitmentxa bethierekoz begiratüren beitü segürki, ezagützia ere bai kharreiatüren. Lan hunen egiliak dena bezanbat, bere desirkünterik handienak konplitürik litikezü, harek egin dian iseyüñu haur zure handitarzünaren gogoko baliz, eta nuren ere abantallatako, Jinkuaren ajütiareki, hasi eta akabi izan beita, hen beren salbamentiala hel erazitzeko zerbütxa ahal ledin, eta moian beraurtzaz klarki ageri izan ledin, zuñen lüharraitürik, eta zunbat aphalmentüreki den zure handitarzünaren begirari eta zerbütxari leial bat, eta hari ezin haboro estekatü den bat.
M. M.
JAUN BIKARI JENERALAREN APROBAZIONIA
Irakurtu dizüt jaun aphezküpiaren manüz Jesü-Kristen Imitazionia züberuako üskarala herri beraurtako jaun aphez batez orai berri ützülia librü hori atenzionereki irakurtüren dianak ikhasiren dizü bere büriaren untsa ezagützen, mündü falsü, eta erhuaren mesperetxatzen, eta bihotza zelialat altxatzen dialarik zuñ diren moian segürak hara heltzeko. Hartakoz konbeni dela jüjatzen dit lehen beno lehen izan dadin inprimatia Jinkuaren gloriagatik, eta züberua herriko fidel ororen profeitü ezpiritüalagatik. Mauleko hirian baranthallaren laurgerren egünian, eta mila zazpi ehün, eta berrogeieta hamasei gerren urthian.
Jauregizahar
Mauleko erretor eta Diozesako bikari jenerala
IRAKURZALIARI
Haur düzüla, ene irakurzale maitia, zuregatik zure lenguajiala ützüli izan den librü bat, zuñ mündü ororen erranalia, eskritüra sainta berhezten delarik, beita, bere salbamentia egin nahi dianaren, izaten ahal den librürik hobena, eta baliusena; hartakoz ere eztüzü heltü bada batere haboro lenguajetara ützüli izan denik (hañbestera drano juan izan düzü, sokhorri ezpiritüal hunen bat bederak bere herriari emaiteko ükhen dian nahikünte borthitza), arrazu horrek berak salduatan desira erazi deio lan hunen egiliari, bere herritar gaxuer sortzepenezko lenguajia baizik eztakianer sokhorri berauren emaitia, ustez Jinkuaren bide hersian ebiltia, bere büriaren aphal etxekitia, mündiari gerla thai gabezko baten egitia, eta zelialako inbeia saintü baten ükheitia, librü hunen medioz ezagüt erazirik, bere salbamentiaren egitera erakharriren zütian: bena bere flakheziaz lotsatürik egon izan da thenpora lüzaz bentüratü gabe bere desirkuntiaren konplitzera.
Azkenekoz hargatik lotsa hura garhaitürik, atrebitü izan da üskarazko librü gaxoñu hunen argiala ager erazitzera, ustez ezi (nula hatsarre bati beitaude gaizak oro), hartarik landa izanen den nurbait, harek hüts egin lütükianak xüxentüren, eta hobekiago haren lehen iseia ezariren dianik, edo beste zunbait argitarzün zuri, ene irakurzale maitia, emaitera ekharri izanen denik. Nitzaz dena bezanbat, Jinkuak baletsa, enian ükhen beste deseñik batere, haren gloria handiaren txerkatzia, eta zure salbamentiari bide segür baten erakustia baizik, amurio propi traidore gaxto harek pharterik batere gabe, zuñ, uhuñ estalgünez estalgüne nuntik zer ebatsiren dian dabilan bat bezala, gizonen bihotzetan sartzen beita, hen obra hun uste dütienen gaixtotzeko, eta ezdeusteko, eta hetarik phakü ükhen behar lükienen her gal erazitzeko.
Hura da altxatürazi zahar zuñtzak gabetü behar dügüla apostoliak erraiten deizüna, zeren haren propitajia den bezala orhiaren hant, eta mingatz erazitzekua: orobat ütsü den amurio harek, laidable uste dütügün egitatiak banitatezko aiziak hant erazitzen dütialarik ürrintzützen beitütü, eta hen mereximentia oro ezdeusetara erakharten. Hura da gizon zahar zuñtzaz bilaizi behar dügüla apostolü berak manü emaiten deizüna, amurekatik gizon berriaren beztimenta hunek beztitürik bekhatü orijinaletik baratü zaizün khozü gaxto haren kuntre bühürtzen ikhas dezagün, eta gure mente orotan azken hatsiala drano hari gerla egiten. Hura da hitz batez etsai ezaba ezin ikhusten ahal dügün bat, gureki sorthü, gureki hil behar dian bat, hartzaz zerbütxatzen da ezpiritü gaixtua gure bere lazuetan arzamaiteko, eta guri eskien artetik ezkapa erazitzeko salbazale adorabliak merexitü deizün gloria eternala.
Arren zer dirokegü zük eta nik, ene irakurle khariua, besterik phensa, baizik ere behar dütügüla gure phenamentiak beleratz etxeki, eta gure egin ahalak oro bihotztoiki enplegatü, hañ ikharagarri den, eta hañ ezabaki bere phozua barreiatzen dian etsaiaren kuntre, amurekatik gütan abantalla ükheiteko lütükian bidiak zerra diatzogün.
Lehen phensamentü ükhen behar dügüna da gihaurdanik eztitakiala hañbeste itxura hunen üdüriaren pian gordatzen den etsaiari bühürt, barnetiko, eta kanpotiko sokhorriak gabe, zeren gihaurtan ezpeitirogü ediren flakezia, ezkazkeria, eta eritarzün baizik. Barnetikuak daude Jinkuak bere grazia saintiak ezpiritien argitarzün, eta bihotzen gortharzün emaiten deizünetan, zuñen merexitzeko hanitx zerbütxatzen beitzaizkü kanpotikuak.
Kanpotiko horik aldiz daude exenplü huner jarraikitian eta librü hunen irakurtian. Ellkidizü eskietara eror ahal librü sokhorri puxantagorik eman litzirozünik, eziez hunek emanen beiteizü. Ezi batzen eta besten ükheiteko moianik hobena, eta llabürena bada sant augutinek dioian bezala, gure bürien, eta Jinkuaren untsa ezagutzia. Etziniro, zunbat nahibeita txerkü eginik, ediren librürik, hobeki ezagüt erazi litzirozünik, zuñen gure enthelegü ororen gañetiko den Jinkuaren izaria; era zuñen ezin erran ahal beno aphalago den gure ezdeustarzüna, gure flakezia, eta gure ajütü mengua.
Har ezazü arren har, ene irakurzale maitia, boztario handireki, zük orotan gainti zure sortzepenezko lenguajia baizik eztakizüna, librü zure zihauren egin izan dela üdüritüren zaizün haur. Hunen irakurtiareki batian agertüren zaitzü, lehen gorderik egoiten zeitzün eskaskeriak eta makülak, hetarik sendotzeko moiana edireiten düzülarik. Heben orai drano zihaurtzaz ustekeria sobera hun ükhen dütüzünen fundamen gabia ezagütüren düzü, hetariko soltantxaren Jinkuari galthatzeko. Heben zure ezdeustarzüna zunbatetara drano duen senditüren düzü, zük khürütxe eta aphaltarzün baizik eztüzüla merexi untsa ikhusteko. Heben ikhasiren düzü, Jinkuagatik baizik ezin egürükiten düzüla, zure flakezia gaizkiala hañ erortoki denaren azkargarri eta sendogarri moian hun denik batere. Librü hunen eskolek zure ezpiritiari segürantza oso bat emanen dizie, hobiago dela Jinkuaren begien aitzineko gizon bekhatüz estalirik lizan bat ere, bena ümilitatiaren handitarzünez begiak zelialat goititzera ezin bentüratzen den bat, eziez süperbius bere hunki egin hanitxez phakü lizatian bat; zeren bere büriak aphal dadüzkaner Jinkuak hüllandanik so egiten beitü; gora dadüzkaner aldiz ez hürründanik baizik.
Eztüzü balinba ihesirik eginen zure arimari hañbeste abantalla ükhen erazi ahal diruan irakurte baliusari. Ez segür bezala nüzü zihaurek, ihurk erran ahal litzirozün beno hanitxez hobeki, ikhusiren, ezagütüren, eta gozatüren dütüzüla huntan edirenen dütüzün egia saintiak. Has zite solamentz boronthate oso bateki, Jinkuari zor dütüzün gaizen konplitzian fidel izanen zirela: eta borogatüren düzü zihaur beithan zerbait hunialat bulkatüren zütianik, eta zure biziuek ahalketürik, hen kuntre hun diren konsellier behatüren zira, iseiatzen zirelarik her jarraikitzera. Ezagütüren düzü orano segürki zure debozionalatko hotztarzüna khanbiatüren dela, zelialako berotarzün saintü batetara; eta zure gaizkialako enjogidüra hertüren dela, eta hunialakoa, emendatüren.
Bena nula librü hunek irakurtu izan behar beilüke familia asuek hobekienik profeita ahal liruen bezala, huntizale hortako, familiako gehien irakurten dakienek irakur lezen azkarki egünian kapitülü bat goizian edo arratsaldian, orok entzün ahal liroien bezala, mixkandiek hañ untsa, nula gañeratikuek; hel baledi aldiz lenen hanitxtarzünak eliroien ütsartzerik eman, egün oroz egin bide horren konplitzeko, elükeie behar aments iganterik ez bestarik eitzi igaraitera hazkürrü saitü hori bere arimer eman gabe.
Izanen da düda gabe zunbait erraile, üskararen irakurteko usantxa gabiak gaitz, phenus, eta gogo gabe gertha eraziren diala egin bide horren konplitzia, hori hala izanik ere hatsarrian, gerualat bethi hertüz juanen dira, ihur kostümatzen den bezala, eta emeki emeki beste lenguajen irakurtia ikhasten den bezala hunena ere ikhasiren da. Arrazu hori dela kausa errejente behar lükeie eskolier üskara baizik eztakianer librü huntan irakurten erakatsi. Gisa hortan gaitz üdüri den gaiza ehitüren da, eta gogo eta profeitü habororeki batbederak irakurtüren dü berak enthelegatzen dian lenguajia. Eztüzü arren estaküriarik batere ükheiten ahal, zure arimari sokhorri hun horren emaitetik gibeltzen ahal zütianik. Zihauren barnetiko ezagützia har ezazü jakiletako, eia ihurk erran ahal litzirozün beno hobeki eztüzünez senditüren, librü hunen irakurtian bihotzeko khanbiamentiak bide xüxenian ebilteko, eta Jinkuaganako desirak haren konplitükiago zerbütxatzeko, eta eia hanitx ordüz zelüko inspirarzünek etzütienez bizikiago hunkiren, eziez hanitx pherediküren entzütiak. Mendrenetik aments hori dateke iseyüñu hunen egiliak Jinkuari bere boto aphal beno aphalaguetzaz zuretako galthatüren dian grazia, amureketik haren lan egina zure arimaren salbamentütako, eta Jinkuaren gloriarik handienarentako gertha ahal dadin hala biz.
Hitz zunbaiten enthelegatzea neke zatekiala jente komünaren üdüritürik, hen beren ezagützeko moiana jardiets ahal dezan amurekatik phena hartan datekianak, ezarri izan dira hollen zola zunbaitetan, hen enthelega erazitzeko mengua zirela uste ükhen dütügün argiak.
JESÜ KRISTEN IMITAZIONAREN LEHEN LIBRIA
Bizitze ezpiritualaren hun eta profeitable diren abisiak
LEHEN KAPITÜLIA
Jesü Kristen Imitazioniaz, eta mündü huntako banitaten mesperetxiaz.
1. Eni jarraikitzen dena eztabila ülhünpian, dio Jinko Jaunak; hoiek dira Jesüsen hitzak, zuñek abisatiak beikira, behar dügüla haren egitatia, eta bizitzia imitatü, nahi bagira egiazki argitü izan, eta ütsümentü orotarik eskantzatü.
Gure arrankürarik handiena biz arren, Jesüsen bizitziaren ardüra ezpiritian ükheitia.
2. Jesüsek erakusten deizkün gaizak, saintü ororenak beno baliusago dira, eta haren ezpiritia lianak, han ediren liro manna estalia.
Bena heltzen da, ebanjeliuaren ardüra entzütiagatik, hanitxi etzaiela bihotza hunkitzen, zeren ezpeitie Jesüsen ezpiritia:
Nurk ere gozatü, eta untsa enthelegatü nahi beitütü Jesüsen hitzak, harek behar dü isaaiatü Jesüsenaren araur bere bizitze ororen igaraitera.
3. Zer profeitü düzü Trinitatiaz hitz handirik erraitia: Trinitatiaren gogoko ezpazire, ümilitatiaren ükhen gabez.
Egiazki hitz handiek eztie justua, eta saintia egiten: bena bai bizitze berthütusak Jinkuari khario izan eraziten.
Nahiago dit bihotzeko dolümena senditü, eziez jakin, zuñ hitzez enthelega erazitzen den.
Bazeneki ere eskritüra sainta oro gogoz, eta filosofo ororen jakitiak; zer profeitü zünüke Jinkuaren grazia eta amuriua gabe.
Banitaten banitatia dio zühürrak eta oro dira banitate, salbü Jinkuaren maite ükheitia, eta haren zerbütxatzia.
Haur da zühürtze handia, mündiaren mesperetxiez zelüko erresomalat juaitia.
4. Banitate bat da arren aberastarzün galdü behar dienen txerkatzia, eta hetan esparantxa ükheitia.
Banitate bat da orano uhuren jardiesteko egin ahalaren egitia, eta bere büriaren goratzia.
Banitate bat da aragiaren nahikünter jarraikitzia, eta zertaz ere hañ garrazki ihurk gaztigatü izan behar beitü, haren desiratzia.
Banitate bat da bizitze lüze baten nahi ükheitia, eta haren untsa igaraitez ez axolatü izatia.
Banitate bat da bere goguaren oraiko bizitziareki estekatürik etxekitia, eta gero zer jin behar den aitzinetik ez ikhustia.
Banitate bat da laster beno lasterrago igaraiten den gaizaren maite ükheitia, eta bethi irañen dian alagrantzia haidürü daukünaren lekhiala lasterrekaz ez juaitia.
Ardüra orhit zite erran zahar hunez, eztela so egitez begia asetzen, ez eta ere beharria entzütez.
Iseia zite arren, zure bihotzaren gaiza ikhusten ahal direnen amuriotik soltatzera, eta ezin ikhusten direnetrat igaren erazitzera; ezi aragiaren desirer jarraikiten direnek, kontzentzia theyützen dizie, eta Jinkuaren grazia galtzen.
II. KAPITÜLIA
Bere büriaz sendimentü aphal baten ükheitiaz.
1. Gizon orok natüralki jakitia desiratzen die; bena zer profeitü emaiten dü jakitiak, Jinkuaren lotsa gabe?
Jinkua zerbütxatzen dian laborari ümilbat hobiago da düda gabe, eziez filosofo ürgüllütsü bat; zuñek bere arimaren arranküriak ükhen gabe, zelüko izarren lasterrak goguatzen beitütü.
Bere büria untsa ezagützen dianak, beraurtzaz eztü pheretxürik ükhenen, ezetare gizonen laidoriuetan plazerik hartüren.
Nakitzan ordian mündüko gaizak oro, ezpalin banü karitatia, zer balio lüke jakite harek Jinkuaren aitzinian , zuñek jüjatü behar beinai ene gaiza eginetan gañen?
2. Eztüzüla hanitx jakiteko desirkünte handiegi bat, zeren barreiarzün, eta inganio handirik han edireiten beita.
Jakitusek bere bürien agertzez plazer hartzen die, eta zühürrak deithü izatez.
Hanitx gaiza dira, zuñen jakitia arimaren aphür; edo batere ezpeita profeitable.
Untsa da zentzü gabia, beste, salbamentiari baizik so eztaudian gaizer estekatzen dena.
Elhe hanitxek eztie arima asetzen, bena bizitze hunak bai enthelegiari indar emaiten, eta kontzentzia xahiak Jinkua beithan konfidantxa handi bat ükhen erazitzen.
3. Zunbatenaz haboro eta hobekiago beitakikezü, hanbatenaz garratzkiago jüjatü izanen zira, saintükiago bizitzen ezpazira.
Etzitiala arren handius izan jakitez, batez ere: bena lotsa ükhen ezazü lehenago eman izan zaizün ezagütziaz.
Üdüri bazaizü hanitx badakizüla, eta aski enthelegü huna düzüla: halarik ere jakin ezzazü hanitxez haboro direla zük eztakizünak.
Eztezazüla handiarena egin, bena aithor ezazü lehenago zure jakin gabia. Zeren nahi düzü zure büria beste bat beno haboruago etxeki, denen gañen zü beno jakitusagorik hanitx, eta zük beno hobeki legia enthelegatzen dienik?
Nahi badüzü abantalluski zerbait jakin, eta ikhasi: maite ükhezü ez ezagütü izatia, eta zützaz ez pheretxürik egitia.
4. Bere büriaren untsa ezagützia, eta mesperetxatzia da, jakiterik baliusena, eta gorena.
Bere büriaren aphür etxekitia, eta besterenetzaz sendimentü hunik eta gorarik ükheitia da, zühürtarzün, eta untsatarzün handi bat.
Ikhus bazeneza ere beste bat agerriz bekhatü, edo beste zunbait itxustarzünen egiten: halarik ere etzünüke behar uste ükhen, zü hura beno hobe zirela: zeren eta ezpeitakizü zunbat thenporak hunian egon zitakian.
Oro gira erorkor, bena eztüzüla uste badela ihurere zü beno erorkoragorik.
III. KAPITÜLIA
Egiaren jakitiaz.
1. Doatsü da egiak berak, ez figüra eta hitz igaraiten diren eli batez, bena bere beithan den bezala argitzen diana.
Gure ustekeriak, eta gure zentziak aphür ikhusten dü, eta ardüra inganatzen gütü.
Zer profeitü da gaiza estaliez, eta ezagütü eztirenez mintzatzia, eztügünen gañen behar, azken jüdiziozko egünian, hen jakin gabez laidorik ükhen.
Erhokeria handi bat da gaiza abantallus, eta behar direnetzaz kasürik egin gabe, bolontarkoki gaiza berritzepen ekharten eta damü baizik egiten ezteikiener esteka gitian. Begiak dütügülarik eztügü ikhusten.
2. Zer axola dügü filosofuek jenero eta espeza deitzen dütien hitzetzaz.
Nuri ere berbo eternala mintzatzen beita, hura hanitx ustekeriatarik eskantzützen da.
Gaizak oro berbo harez beraz egin izan dira, eta orok lenguaje bera etxekiten die, eta hatsarre hura da guri mintzo zaizüna.
Ihurk ere hura gabe eztiro, ez enthelega ez jüja untsa.
Zuñentako orano gaizak oro bat beitira, eta bat hartara oro erakharten, eta oro hartan, ikhusten beitütü, hura bihotz fermo bateki izaten, eta Jinkuaren bakian egoiten ahal da.
O Jinko egia zirena, egin nazazü bat zureki karitate bethi irañen dianian.
Debeiatzen nüzü ardüra gaiza hanitxen entzütez, eta irakurtez: zütan düzü nik ahi düdan, eta desiratzen düdan gaiza oro.
Ixil bite dotorak oro, mütü bite kreatürak oro, zure aitzinian: zü baizik eztakidala ihur mintza.
3. Zunbatenaz nurbait bere beithan sartzenago beita, eta bere bihotzian sinpletzenago: hanbatenaz gaiza haboro, eta handiagorik enthelegatzen dü phena gabe: zeren eta zelütik enthelegiaren argia ükheiten beitü.
Eziritü xahü, sinple, eta fermo bat ezta hanitx lanetan barreiatzen: zeren eta oro Jinkuaren uhuretan egiyten beitütü, eta iseiatzen beita, berauri so daudian gaizetarik libratürik, phausian jartera.
Zerk haboro destorbatzen, eta khexa erazitzen zütü, eziez zure bihotzeko erortokidüraren aski hil erazi gabiak.
Gizon pherestü, eta debot bat batek kanpolan egin behar dütianak, aitzinetik bere beithan ikhusten eta alkharren unduan egiteko berhezten dütü.
Eta hek eztie inklinazione biziusaren nahiküntetara erakharten; bena berak plega erazitzen dütü hurak, arrazu xüxenaren maniala.
Nurk dü borroka azkarrago bat, eziez bere büriaren goitzera iseiatzen denak?
Gure egitekorik handienak izan behar lüke, gure bürien goitzia, eta egün oroz giren beno indartsiago gerthatzia, eta hunian profeitü zunbaiten egitia.
4. Mündü huntako gaiza konplitienek orok badie zunbait ezkastarzün bereki nahastekatürik, eta gure ezpiritiazko ikustek orok, badie zunbait ülhüntarzün.
Zihauren ezagütze ümila, Jinkua ganatko bide segürago bat düzü, eziez barna beno barbnago jakiten txerkatzia.
Ezta ogenik eman behar jakitiari, edo zer nahi beita gaizaren ezagütze sinpliari, zuñ beraurtan daguelarik hun beita, eta Jinkuaren maniaz ezarria: bena kontzentzia hun bat, eta bizitze berthütus bat bethiere hobiago dira.
Bena nula haboro beitira jakitiari, eziez bizitze hunari estekatzen direnak; hartakoz ardüra inganatzen dira, eta kasi profeitürik batere, edo aphür baizik eztie jardiesten.
5. O balie hañbeste arranküra biziuen zañetarik idokitzeko, eta berthütiaren hen plazan ezartzeko: nula beitie galto berririk egiteko; eleite popülian hañbeste gaixtokeria eta eskandal izan; ez-etare komentietan hañbeste laxükeria.
Gaiza següra da azken jüdiziozko egünian etzaiküla galthatü izanen, zer irakurtü dügün; bena bai zer egin dügün; ez zuñen untsa mintzatü giren, bena bai zuñen debotki bizi izan giren.
Erradazü, nun dira orai, bürzagi eta jaun bizi zireno untsa ezagütü züntian hurak oro, eta fama handi bat bere jakitiaz jardietsi zienak?
Bestek orai zitizie hen kargiak, eta etzikit hen orhitmentxarik badienez. Bizi zireno üdüri züzün zerbait zirela, eta orai hitzik eztizü ihurk hetzaz erraiten.
6. Ala beita laster igaraiten mündüko gloria! Jinkuak baletsa hen bizitzia, jakitiaren izan zan! ordian zikezien untsa irakurtü eta ikhasi.
Zunbat dira mündian jakite bano batez galtzen direnak, zuñek Jinkuaren zerbütxiak axolik ezpeitie.
Eta ümil beno lehenago handi izatia haitatzen beiteie: hartakoz bere phensamentien khe bat bezala ezdeustüren dira.
Nurk ere karitate handi bat beitü hura da egiazki handi.
Nur ere bere beithan txipi beita, eta uhuriaren goratarzüna ezdeusentako etxekitzen beitü, hura da egiazki handi.
Nurk ere lürreko gaizak oro gorotza bezala etxekitzen beitütü, Jesü Krist irabaz dezan amurekatik, hura da egiazki zühür.
Eta untsa da egiazki jakitus, nurk ere bere boronthatia ützirik, Jinkuarena egiten beitü.
IV. KAPITÜLIA
Egin behar diren gaizetan, zer aitzinetik ikhusi behar den.
1. Ezta behar elhe, ez pensamentü orori bere sinhetsia ezarri; bena gaizak behar dü lüzaz eta abisamentüreki Jinkuaren eretzian phezatü.
Elas ardüra ihurk sinhesten, eta erraiten dü ehikiago gaizkia, eziez huna besterentako, hañbeste gira flakü!
Bena jente konplitiek eztütie ehiñera sinhesten elhe errailiak oro: zeren beitakie gizonaren flakütarzüna gaizkialat ekharri, eta bere elhetan aski hütskor dela.
2. Zühürtze handi bat da, egin behar diren gaizetan ez arhinegi izatia, eta berauren sendimentietan ez gogorki egoitia.
Hari so daguen phüntü bat da orano, zuñ nahi beita gizonen elhen ez sinhestia, eta entzün eta sinhetsi dütian gaizen, ez besteri berhala arraerrraitia.
Harzazü zure konsellia gizon zühür, eta kontzentzia maite dian bateki: eta nahiago zirela, zihaur beno hobiago batek erakusten zeitzün gaizer, eziez zihaurk ediren dütüzüner, jarraiki.
Bizitze hunak gertha erazitzen dü gizona zühür Jinkuaren eretzian, eta hanitx gaizatan jakintsü.
Zunbatenaz gizona bere beithan ümilago, eta Jinkuari manentago izaten beita: hanbatenaz zühürrago date bere egiteko orotan, eta bakia hobeki ükhenen dü.
V. KAPITÜLIA
Eskritüra saintaren irakurtziak.
1. Egia, ez elhen edertarzüna, eskritüra saintan behar da txerkatü.
Egin izan den ezpiritü berian, irakurtü ere behar dü eskritüra saintak.
Eskritüra saintan profeitia lehenago, eziez elhestaren goratarzüna behar dügü txerkatü.
Hañ gogo hunez behar dütügü irakurtü librü debotak, eta simpliak, nula goraki, eta jakitereki egin izan direnak.
Eztezazüla iskiribazaliaren famari sorik egin, ala jakite txipitako, ala handitako izan den; bena egiaren berauren amuriuak irakurzera erakhar zitzala.
Eztezazüla galtha, nurk hori erraiten dian, bena gogua emazü, zer erraiten den.
2. Gizonak igaraiten dira, bena Jinkuaren egiak bethi iraiten dü; Jinkua hanitx maneriaz mintzatzen zaizü ihuren berehezkeriarik egin gabe.
Hanitxetan eskritüra saintaren irakurtzian, gure sobera jakin nahiak nahasten gütü; nuiz ere osoki enthelegatü, eta xehe ikhertü nahi beitügü sinpleki sinhetsi behar günükian gaiza.
Nahi badüzü profeitürik jardietsi, irakur ezazü ümilitate, sinplizitate, eta fede oso bateki, nahi ükhen gabe jagoiti jakitus baten fama.
Galtha, eta entzün itzazü gogo hunek saintien hitzak deus erran gabe, zaharren erranak etzaitzüla desplazent: ezi arrazurik gabe eztütüzü erran izan.
VI. KAPITÜLIA
Estekamentü gaixtuetzaz.
1. Zer nahi beita gisaz, gizonak zerbait gaixtoki desiratzen badü, berhala bere beithan erreus bilhatzen da.
Ürgüllütsia, eta abarizusa seküla eztira phausian jarten: ezpiritüz aldiz praube, eta ümil direnak, bake handi batetan daude.
Nur ere ezpeita orano bere büriari osoki hil, berhala tentatü, eta garhaitü izaten da, gaiza txipi eta txar eli batetan.
Ezpiritüz flakü, eta zerbait gisaz aragiaren nahiküntetara erortoki dena, nekez daite lürreko desiretarik osoki solta; eta hartakoz ardüra dütü tristeziak hetarik hürrüntzen denian, koleratzen ere da arhinzki, nahi diana egiten etzaionian.
2. Bena desiratzen dian gaiza ükheiten badü, berhala kontzentziaren theyü ükheitiak, sor eta phezü gertha erazitzen dü, zeren eta jarraiki beita bere pasioniari, zuñek ezpeiteio ajütürik emaiten, bake txerkhatzen dianaren ükheiteko.
Arren pasioner bühürtzez, eta hek nahi eztiena egitez edireiten da bihotzeko egiazko bakia.
Ezta arren bakerik gizon aragiari, eta kanpotiko gaizer enjogi den baten bihotzian; bena bai debozionia, eta gaiza ezpiritualak dütianarenian.
VII. KAPITÜLIA
Esparantxa banuari, eta goratarzünari ihesi egitiaz.
1. Banitus da, gizonetan, edo kreatüretan bere esparantxa ezarten diana.
Eztüzüla ahalkerik; Jesü Kristen amurekatik besteren zerbütxian izatez, eta mündü huntan praube üdüritzez.
Eztüzüla zihaurtan konfidantxarik, bena Jinkuatan ezar ezazü zure esparantxa.
Egizü zütan dena, eta Jinkuak zure boronthate huna sokhorritüren dizü.
Etzitiala fida zure jakitian, ez zuñ nahi beita gizonen adrezian; bena bai lehenago Jinkuaren grazian, zuñer ümilak ajüratzen beitütü, eta bere bürietan fidatzen direnak aphaltzen.
2. Etzitiala glorifika zure aberatstarzünetan, hanitx balin badüzü ez-etare zure adixkidetan photerus direlakoz, bena Jinkuatan, zuñek gaizak oro emaiten beitütü, eta berauren emaitia, gaiza ororen gañetik desiratzen beitü.
Etzitiala handi zure khorpitzaren handitarzünaz, edo edertarzünaz, zuñ eritarzün txipi batek gastatzen, eta itxusten beitü.
Eztezazüla bihotzian har kontentamentürik zure adreziaz, edo ezpiritü ükheitiaz; beldürrez desplazer egin dezazün Jinkuari, zuñi zor beitütüzü zük düzün huntarzün natüralak oro.
3. Eztüzüla uste bestiak beno hobe zirela; beldürrez gaixtuago baten igaren zitian Jinkuaren aitzinian, zuñek beitakitza gizonaren barnian diren gaizak oro.
Etzitiala ürgüllütsü zure obra hunetzaz: zeren gizonenak ez bezalako beitira Jinkuaren jüjamentiak; zeren eta hanitxetan gizoner plazer egiten dian gaizak, desplazer egiten beiteio.
Zerbait hunik balin badüzü, bestek badiela hobiagorik sinhets ezazü, amurekatik ümilitatia begira dezazün.
Damürik eztüzü ükhenen beste ororen pian zure büriaren ezartez: bena jar bazinte bakhoitz baten ere gañetik, galtze handi bat egin ziniro.
Arima ümil bat gozatzen da bake iraipus batez: bena ürgüllütsiaren bihotzian ardüra daude jeloskeria eta kolera.
VIII. KAPITÜLIA
Nabastarre handiegier ihesi egitiaz.
1. Eztezazüla zure gogua hüts nuri nahi beita, bena egitzü zure egitekuak jente zühürreki, eta Jinko beldürtieki.
Bekhanki izan zite jente gazteki, eta herriz kanpokueki.
Aberatsak eztizazüla lausenka, eta handien aitzinian atzitiala ager plazereki.
Ümileki eta sinpleki, deboteki eta pherestieki izan zite ardüra, eta huniala erakharten dien gaitzetzaz mintza zite.
Emazte zunbaiteki etzitiala nabasi izan: bena komünian emazte pherestiak oro Jinkuari itzazü gomenda.
Jinkuareki beraureki, eta haren aingürieki nabasi izatiaz desira ezazü, eta gizonen ezagütziari ihesi egizü.
2. Ororentako karitate ükhen behar da, bena ezta hun ororeki nabasi izatia.
Heltzen da zunbait aldiz persona ezagütü ezten batek dian fama hun bat, eta ezagütü den bezañ sarri, ikhustiak greutzen beitütü.
Uste dügü zunbait ordüz, bester plazer egiten dügüla, heganat juaitiaz, eta ordian hasten gira, her haboro desplazer egiten; zeren gure gaixtokeriak hobeki ezagützen beitütie.
IX. KAPITÜLIA
Obedientziaz, eta besteren pian izatiaz.
1. Gaiza handi bat da obedientzian egoitia, gehien baten pian bizitzia, eta bere bürzagi ez izatia.
Hanitxez segürago da gehienguan beno, besteren manü pian egoitia.
Hanitx jente daude obedientzian bortxaz lehen, eziez amure hunez, eta hek phena soferitzen die, eta arhinzki murmuzeiatzen dira.
Eta eztie ezpiritiaren libertatia jardietsiren, Jinkuaren amurekatik, bihotz osoz, besteren petiko izatez kontent ezpadira.
Lasterka zite horrat eta hunat eztüzü phausia edirenen; gehien baten goberniaren izate ümiliaren pian baizik.
Hobeki izan ustiak, eta lekhien khanbiuak hanitx jente inganatü dütü.
2. Egia da, bat bedera bere sendimentiaren araur, gogo hunez gobernatzen dela, eta ekharriago dela, bere sendimentüko direneganat.
Bena Jinkua gureki bada, bortxatü gira zunbait ordüz, gure sendimentiaren eiztera; bakiaren ükheitia dela kausa.
Nur da aski zühür, ororen osoki jakiteko.
Etzitiala arren sobera fida zure sendimentiari, bena ikhas ezazü bestenari behatzen gogo hunez.
Hun bada zure sendimentia eta hura eizten badüzü, Jinkuaren amurekatik, eta bese bati jarraikiten bazira, hantik haboro profeitü idokiren düzü.
3. Ezi entzün dizüt ardüra erraiten konselliari behatzia, eta haren hartzia segürago dela, eziez emaitia.
Hel ahal daite orano bat bederaren sendimentia hun den: bena señale da ihur ürgüllütsü, eta bürü gogor dela, besteren sendimentiari behatü nahi eztenian, nuiz ere arrazuak eta gaizak hala bethi beitie.
X. KAPITÜLIA
Elhe soberari gogua emaitiaz.
1. Hürrünt zite ahalaz gizonen herotsetarik: ezi mündüko egitekuetan sartziak nahasten dizü ihur azkarki, nahi bada intenzione xahü bateki erabil ditian.
Ezi banitatiaren theyütarzüna, eta esklabogua berhala har eraziten dizüzie.
Untsa nahi nikezü hanitxetan ixilik egon ninzan, eta gizonen artian enintzan izan.
Bena zeren hañ gogo hunez mintzatzen gira, eta alkharreki elhestatzen: kontzentziari ogenik egin gabe bekhanki arzara ixilik egoitiala ützültzen girenen gañen.
Hañ gogo hunez elhestatzen gira, zeren eta alkharren elhestetarik, alkharren konsolazionia txerkatzen beitügü, eta gure bihotza, hanitx phensamentü fuertez sorthatürik daguena, arhintüxe nahi beikünüke.
Gozo handi bat hartzen dügü, nuiz ere mintzatzen beikira, edo phensamentian igaraiten beitütügü, gihaurk hanitx maite, edo desirtazten dütügün gaizak, edo gure kuntre eztirela borogatzen dütügünian.
Bena elas deus irabazi gabe ardürago ezi kanpotiko konsolazione horrek damü handi bat eretxekiten deio, zelütik bihotziala jiten denari.
Hartakoz iratzarririk, eta othoitzetan egon behar dügü, beldürrez thenpora profeitürik gabe igaren dezazün.
Konbeni edo hun bada mintzatzia errazü huniala erakhar diruan gaiza zunbait.
Üsantxa gaixtuak, eta gure profeitiak arrankürarik ez ükheitiak, mihia ezaxolatüki erabil erazitzen deizü.
Hargatik orogatik gaiza ezpiritualez debotki elestatziak profeitü ezpiritualian; ajütü handirik emaiten dü: orotan gainti, nuiz ere bihotzez eta ezpiritüz Jinkuari bardin jüntatürik daudianak, elhestatzen beitira.
XI. KAPITÜLIA
Bakiaren jardietsiaz, eta profeitatzeko zeluaz.
1. Bake handi batez goza ahal ginteke, ezpagünü nahi bestek erraiten, eta egiten dütien gaizetzaz, eta guri so eztaudianetzaz bihotza oküpatürik etxeki.
Nula thenpora lüzaz bakian egoiten ahal da, besteren egitekuetan sartzen dena kanpotiko horrat-hunatzak txerkhatzen dütiana? aphür edo bekhanki bere beithan sartzen dena?
Dohatsü dira sinpliak, zeren bake handi bat ükhenen beitie.
Nulaz saintietarik zunbait hañ debozionian barna, eta zelüko gaizen hañ ikhuste hun izan dira?
Zeren eta iseiatü izan beitira lürreko desirkünte orotarik nekez bada nekez bere bürien soltatzera eta hartakoz bihotz osoz Jinkuari jüntatürik zaudialarik, bere kontzentziari so zaudian gaizer threbükürik gabe gogua eman ükhen ahal beitie.
Gü gihauren pasionetzaz sobera arranküratzen gira, eta gaiza igaraiten diren eli batez, sobera phenatan jarten.
Bekhanki orano bizio bakhoitxak osoki garhaitzen dügü, eta egün oroz profeitü zunbaiten egiteko sürik eztügü hartzen hartakoz ephel eta hotz baratzen gira.
3. Osoki gure bürier hil baginte, eta bihotzian ezpagünü nahaskürarik batere: ordian gintzake zelüko gaizak goza ahal: eta ezpiritia heganat goititürik etxekitia, zer den, zerbait gisaz boroga.
Gure berhaztapogürik handiena, eta oro da: zeren ezkiren pasionetarik, eta nahiküntetarik soltatzen, eta zeren ezkiren iseiatzen, saintien bide hunian ebiltera.
Nahi eztügün zunbait gaiza txipi ere heltzen zaikünian, sobera sarri korajia galtzen, eta mündüko konsolazionetarat gogua ützültzen dügü.
4. Güdükan egoitera gizon kurajus eli bat bezala iseia baginte: Jinkuaren sokhorria gütan gaña zelütik jaisten, düda gabe, baroga giniro.
Ezi Jinkua, zuñek gihauri gerla egiteko bidiak emaiten beiteizkü; garhait ditzagün amurekatik; prest da, bere bürier gerla egiten, eta haren grazian esparantxa ezarri dianen ajütatzera.
Kanpitiko gaizen eta zeremonien begiratzian baizik, gure errelijioniaren profeitia ezarten ezpadügü; gure debozionia sarri akabiren da.
Bena, eskritürak dioian bezala, dügün egotx zañiala axkora kolpia, amurekatik gure pasionetarik xahatürik arimaren bakia goza dezagün.
5. Urthe oroz bizio bakhotx bat zañetarik idoki bageneza, sarri konplitü gertha ginteke.
Bena orai kontrariua ardüra borogatzen dügü, gisa batez nun, hunialat ützültzen hasten girenian, hobiago, eta xahiago edireiten beikira, eziez hanitx urthe debozionian igaren unduan.
Emendatü behar lüke egün oroz gü beithan debozioniaren, eta profeitiaren süyak: bena orai hanitx üdüritzen zaikü dela; nurbaitek lehen sü hartarik begiratzen ahal badü aphür bat.
Bortxa aphür bat hatsarrian gure bürier egin bageneza, gero gaizak oro ehiki eta alageraki egin ahal gintzake.
6. Gaiza üsatien eitztia greu zaikü bena greuago da orano, bere boronthatiari bühürtzia.
Bena gaiza txipiak, eta ehiak goitzen ezpadütüzü; nuiz goithüren dütüzü gaitzaguak.
Bortxa ezazü hatsarrian zure enjogidüra, eta ahatz ezazü zure kostüma gaxtua: beldürrez gida zitzan emeki emeki nekezia handiago batetara.
O ezagüt bazeneza zuñen bake handia zihauri, eta bester zuñen alagrantzia eman ziniruan, zure büriaren untsa gobernatzez: uste dit, profeitü ezpiritualaren arranküra haboro bazünükiala.
XII. KAPITÜLIA
Gaiza nahi eztügünen heltziaren abantallaz.
1. Hun da guretako zunbait greutarzün ükhen dezagün zunbait aldiz, eta hel dakigün nahi eztügün gaizarik; zeren hanitxetan gizona bere beithan sar erazitzen beitie, ezagüt dezan amurekatik, mündian desterratürik dela, eta eztezan bere esparantxa hanko gaizetan ezar.
Hun da zunbait ordüz, ükhen dezagün gure sendimentien kuntre juaiten direnetarik, eta gützaz sinheste xar dienetarik, zunbat ere gure intenzioniak eta egitatiak hun beitira. Hoiek ardüra ümilia erazitzen dütie eta banaloriatik begiratzen.
Ezi nuiz ere gizonek gützaz pheretxü aphür egiten beitie, eta gütan ez sinheste hunik hartzen, ordian Jinkua gure bihotzeko jakiletako hobeki terkatzen dügü.
2. Hartakoz gizonak behar lüke gisa batez Jinkuatan bermatü, nun elian behar besteren konsolazione hanitx txerkatü.
Nuiz ere boronthate hunetako gizon bat thürbüratü, tentatü, edo phensamentü gaixtuez atakatü beita: ordian ezagützen dü Jinkuaren beharra handiago diala, zuñ gabe beitaki eztiruala hunkirik batere egin.
Tristetzen da, hasperen egiten dü, eta orazione erraiten ere badü ordian, soferitzen dütian miseriegatik.
Ordian debeiatzen da lüzazegi bizitziaz, eta desiratzen lüke hiltzia jin lekion, amurekatik arima khorpitzetik solta ledin, eta Jesü Kristeki izan.
Ordian orano untsa ezagützen dü segürantxa, eta bake oso bat mündian ezin izaten ahal dela.
XIII. KAPITÜLIA
Tentazionen apaisatziaz.
1. Mündian bizi gireno, ezkiteke thürbürarzün, eta tentazione gabe izan ahal.
Hartakoz Job saintiaren librian irakurten dügü, gizonaren lürren gañeko bizitzia tentazione bat dela.
Hori dela kausa, bat bederak bere tentazionetan gañen, arrankürareki izan behar lüke, eta guaitan egon orazionetan beldürrez, debriak, zuñek ezpeitü seküla lorik egiten, eta üngürü üngürü beitabila, nur irets ahal diruan, ediren dezan inganatzeko artia.
Ezta hañ debot, ez hañ saintü denik, zuñek eztütian zunbait ordüz bere tentazioniak, eta hetarik erras gabe ezin izaten gira.
Tentazioniak hargatik gizonaren ezinago abantallus ardüran izaten dira: nahi bada greugarri zaitzon, eta phenagarri; zeren hetzaz ümiliatzen, xahatzen, eta jakintsützen beita.
Saintiak oro thürbürarzün, eta tentazione hanitxetarik igaren izan dira, eta hetarik profeitü idoki ükhen die.
Eta tentazioniak ezin süstengatü ahal ükhen dütienak, erori izan dira, eta galdü sekülakoz.
Ezta komentü hañ saintürik, ez lekhü hañ bazterrik, nun tentazioniak, edo phenak eztiren edireiten.
3. Gizona, bizi deno, ezta erras tentazionetarik solt izanen; zeren eta bekhatü orijinalaren khozian sorthü girenen gañen, gihaureki kharreiatzen beitügü tentazionen üthürbüria.
Tentazione, edo thürbürarzün bataren juaitiareki, beste bat jiten da, eta bethi ükhenen dügü zerbait soferitzeko: ezi gure dohatsütarzünaren huntarzüna galdü dügü.
Hanitxek tentazioner ihesi egitia txerkatzen die, eta hetara doloruskiago erorten dira.
Iseiaz beraz ezin garhaitzen dütügü; bena pazenziaz, eta egiazko ümilitatiaz, etsaiak oro beno azkarrago gerthatzen gira.
4. Axaletik baizik hürrüntzen eztenak herrua idoki gabe, aphür profeitatüren dü; tentazoniak berhala ützüliren zaitzo, eta lehen beno gaizkiago edirenen da.
Hobekiago goithüren dütüzü (Jinkuaren sokhorriareki batian) emeki emeki pazenziareki, eta lüzaz egürükitiareki, eziez zihauren büriaren kuntre gogortzen eta bühürtzen zirelarik.
Ardüra konseillü har ezazü, tentatü zirenian, eta eztezazüla gogorki trata, tentazioniaz atakatü dena: bena konsola ezazü, zihauri egin lizazien, nahi zünükian bezala.
5. Tentazione gaixtuen ororen hatsarria da gure ezpiritiaren khanbiamentia, eta Jinkua beithan konfidantxa aphürren ükheitia.
Zeren eta, hala nula itxas mareak untzi bat horrat hunat erabilten beitü, gobernari gabe denian, gisa berian, tentazioniak hanitx gisaz iharrausten dü, bere deseñ hauna eizten dian gizon bat.
Süyak borogatzen dü bürdüña; eta tentazioniak gizon jüstua.
Hanitxetan eztakigü zer dirogün; bena tentazioniak erakusten deizü zer giren.
Horregatik gogua handi batetan egon behar da, orotan gainti tentazioniaren hatsarrian; zeren xikiago etsaia goithü izanen beita, ezpiritiaren borthan sartzera ihulere eizten ezpada, bena hela erran dian bezañ sarri, alharzetik kanpo jarri behar zaio.
Hartakoz zahar batek erran ükhen dü hatsarriak bara itzak; berantegi erremediua adelatzen dük, nuiz ere lüzakeria handiez gaitzak zahartü beitirakete.
Ezi lehenik ezpiritiala jiten da phensamentü sinple bat; gero imajinazione azkar bat, azkenekoz plazera; zotüzü gaixtua, eta baimentua.
Eta manera hortan etsai gaixtua osoki sartzen da, hari hatsarrian müsik eman gabez.
Eta zunbatenaz lüzazago hari müs emaitera ihur laxatzen beita hanbatenaz flakiago egün oroz bere beithan gerthatatzen da, eta etsaia haren kuntre photerusago.
6. Batzek, konbertitzen hasten direnian, tentazionerik gaitzenak soferitzen dütie, bestek azkenian, beste zunbait aldiz bizi diren thenpora orotan hetzaz hunkiak dira.
Aski arhinzki zunbait tentatü izaten dira, Jinkuaren zühürtarzünaz, eta jüstotarzünaz konpostatü dian bezala, zuñek gizonen heñak, eta merezimentiak phezatzen beitütü, eta gaizak oro aitzinetik xüxen ezartzen, bere haitatien salba eraziteko.
7. Hartakoz esparantxa eztügü behar galdü, tentatü girenian: bena hanbatenaz sü habororeki Jinkua othoitü behar dügü, amurekatik plazer gütian gure tentazionian ürgaitzi, zuñek segürki, jondane phauleren erranaren araur, tentazionia garhait eraziren beiteikü, haren süstengatzeko indarrak emaiten deizkülarik.
Ümilia ditzagün arren gure arimak, Jinkuaren eskü pian, tentazione eta thürbürarzün orotan; zeren eta ezpiritüz ümilak salbatüren eta goratüren beitütü.
8. Tentazionetan, eta thürbürarzünetan zer den gizona ageri da; zunbat profeitatü dian, eta hetan mereximentia handiago da, eta berthütia hobeki agartzen da.
Ezta miraküllü, gizona debot, eta süz betherik bada, gaitzik senditzen eztian thenporan: bena pazient bada gaitzian denian, profeitü handi baten esparantxa izanen da.
Tentazione handietarik zunbaitek begiratzen dütie bere büriak, eta tentazione egün oroz heltzen diren txipietan ardüra eizten dütie garhaitzera: amurekatik ümiliatürik, behinere bere beithan konfidantxarik ezar eztezen tentazione handietan, hañ gaiza txipietan erorten direnen gañen.
XIV. KAPITÜLIA
Jüdikamentü temerariuari ihesi egitiaz.
1. Zihaurganat begiak ützül itzazü, eta gogua emazü, besteren obrak jüdika eztitzatzün.
Besteren jüdikatzian, gizona banoki triballatzen da eta ardürago hüts, eta bekhatü benial egiten dü: bere büriaren jüdikatzian aldiz eta xehe ikertzian bethi abantalluski triballatzen da.
Gaizak bihortzian dütügün bezala, hetzaz ordinariozki gure jüjamentia ekharten dügü: ezi gihauren amurio propi hütsiak, egiaz jüjatzia ehiñera gal erazitzen deizü.
Jinkua baliz bethiere gure desirküntiaren intenzione xahia, ezkinteke hañ ehiñera nahas, besten gure sendimentien kuntre juaitiaz.
2. Bena ardüran zerbait gihaur beithan gorderik bada, edo kanpotik jiten zaizü, zuñek bereganat thiratzen beikütü.
Hanitxek, egiten dütien gaizetan, bere büriak gordallüz txerzatzen dütie jakin gabe.
Üdüri da orano bake hun batetan daudiala, gaizak hen gogara juaiten direno: bena nahi eztien bezala heltzen badira, berahala sütan jarten dira eta tristetzen ere bai.
Aski ardüra aharrak jaikiten dira adixkiden, eta herritarren, relijiusen, eta deboten artian, sendimentü batetako eztirelakoz.
3. Kostüma zaharra nekez ihurk eizten dü, eta eztü plazerik hartzen, berak ikusten dian beno hürrünago juan erazi dezen.
Zure arrazun gañen, edo adrezian haboro bermatzen bazira, eziez Jesü Kristen berthütiari zor düzün obedienzian, bekhanki eta berant zirate gizon argitü bat, zeren Jinkuak nahi beitü arima osoki haren pian jar dadin, eta arrazu ororen gañetik, amurio süz bethe batez goiti dadin.
XV. KAPITÜLIA
Amurioz egin izan diren obretzaz.
1. Mündüko gaiza orogatik, eta nuren nahi beita maite ükheitia gatik, ezta behar gaizkirik batere egin; bena obra hun hasiak eitzi behar dü zunbait ordüz phenarik gabe, edo hobiago batetara khanbiatü, beharrian denari hunki egitia gatik.
Ezi horren egitiak, obra huna eztü galtzen, bena bai hobiago batetara khanbiatzen.
Kanpotiko obrak karitatia gabe deusere eztü balia; bena karitatiareki egiten diren gaizak oro, zunbat nahi beita txipi, eta mesperetxatü diren, abantallus gerthatzen dira.
Ezi Jinkuak gogua haboro emaiten dü, zunbat amurioreki ihurk obra egiten dian, eziez obrari berauri.
2. Hanitx maite dianak, hanitx egiten dü, hanitx egiten dü, untsa egiten dianak, eta untsa egiten dü, komünaren huna bere boronthatia beno lehen egin nahi dianak.
Hanitxetan üdüri da karitatia bera dela, eta beitate aragiaren inspirarzüna: zeren natüraren enjogidüra, gihauren boronthate propia, phakiaren ükeiteko esparantxa, eta gure khorpitzen aisaren nahiküntia bekhanki gure obretarik hürrüntü nahi beitira.
3. Egiazko karitate osua dianak deusetan ere eztü bere büria txerkatzen; bena besterik eztü desiratzen, baizik ere gaizak oro Jinkuaren gloriatako izan ditian.
Ihuri ere eztü inbidiarik ekharten, zeren bere alagrantziarik batere ezpeitü maite, eta bere beithan ezpeita nahi alageratü, bena Jinkuatan gaiza hun ororen gañetik dohatsü izatia desiratzen dü.
Eztü sinhesten ihur-ganik huntarzünik batere jiten dela: bena bai oro osoki Jinkuaganik, zuñeganik üthürbürü batetarik bezala turrustak jaisten beitira, eta zuñtan saintiak oro gozamen handireki finalki phausatzen beitira.
O nurk ere beilüke egiazko karitate hartarik txinka bat, ezagüt liro düda gabe lürreko gaizak oro banitatez betherik daudiala.
XVI. KAPITÜLIA
Besteren mentsdüren unhetsiaz.
1. Gizonak pazienki behar dütü egari, bere beithan, edo bestetan ezin xüxentzen dütian gaizak, Jinkuak beste zunbait xüxentarzün eman diruan artio.
Phensa ezazü heltü bada hola hobe dela, zure borogatzeko, eta zure pazentziarentako, hura gabe gure mereximentiak balio aphürretako direlakoz.
Behar düzü hargatik phena horietarik soltatziagatik Jinkua othoitü, plazer zütian sokhorritü, amurekatik eztiki egar ahal ditzazün.
2. Nuiz ere nurbait, behin edo berritan abisatü izanez geroz, ezpeita behatzen; eitzazü hareki debadiorik ükhen gabe; bena oro Jinkuaren eskietan ezar itzazü, amurekatik uhuratü izan dadin, eta haren boronthatia konplitü, haren zerbütxari orotan; harek bazikizü untsa gaizkien hunialat ützül erazitzen.
Iseia zite besteren mentsdüren, eta zer nahi beita flakeziaren süstengatzera: zeren zihaurk ere hanitx beitüzü, bestek unhetsi behar deitzienik.
Ezpadirozü zure büria ezar zihaurk nahi zünükian bezala; nula ükhen dirozü beste bat zihauren gogarako.
Bestiak gogotik nahi gintikezü mentsdürarik gabe, eta haregatik gihaurenetzaz ezkütüzü bilainzten.
3. Nahi günüke, bestek bere saltetan gaztigü garratzik ükhen lezen, eta gihaurk guretan ezin unhesten dizügü batere.
Besteren libertate sobera etzaikü eder, eta hargatik etzaikü hun; müsik ükhen dezagün, galthatzen dügün gaizan.
Nahi dügü bestiak tinkatürik egin biden xediaz egon ditian, etagihaurk ezin unhesten dügü bortxarik batere egin dizagien.
Hortik arren ezagün da klarki, zuñen bekhanki phezatzen dügün gure proximua gihaur bezala.
Oro balira konplitü, zer günüke Jinkuaren amurekatik besteganik soferitzeko.
4. Bena orai Jinkuak gisa batez gaizak ezarri dütü, nun nahi beitü ikhas dezagün, batak bestiaren kargen egarten: zeren ezpeita ihur ere maküla gabe, ihur ere karga gabe, ihur ere besteren mengua eztenik, ihur ere beretako aski zühür denik; bena behar dügü alkhar konsolatü, alkhar sokhorritü, alkharri erakutsi, eta alkhar abisatü.
Gañeran deusek ere eztü hobeki ezagüt erazitzen, zuñen handi den bat bederaren berthütia, nula desditxatü izatiak.
Ezi beharrek eztie gizona flaka erazitzen, bena bai nulako den erakusten.
XVII. KAPITÜLIA
Komentietako bizitziaz.
1. Ikhasi behar düzü, zure büriari hanitx gaizatan bühurtzen, bestekila nahi badüzü bakia, eta jünto izatia begiratü.
Ezta gaiza aphürra, komentietan, edo alkharreki bizitzeko jüntatzen direneki egoitia, eta han berian, plañitzeko errazurik eman gabe, hil artio fidelki iraitia.
Dohatsü da han berian bizitze hun bat kharreiatü diana, eta azkentze hun bat ükhen diana.
Nahi bazira behar den bezala egon, eta berthütian aitzina juan, zure büria bidejan bat, eta destarratü bat bezala etxeki ezazü lürren gañen.
Nahi badüzü bizitze saintü bat kharreiatü, behar düzü Jinkuaren amurekatik, erho beitzina bezla izan.
2. Arropak eta khoruak aphür baliotako dira, bena bizitzeko maneriaren khanbiuak, eta pasionen osoki hil erazitziak, egiazko fraidia egiten dizie.
Nurk ere, Jinkuaz beraz, eta bere arimaren salbamentiaz kanpo, zerbait besterik txerkatzen beitü, harek eztü thürbürarzün eta dolore baizik edirenen.
Bakian ere ezin lüzaz egoiten da, txipienik, eta beste ororen petiko izatera, iseiatzen eztena.
3. Zerbütxatzeko jin zira, eta ez gobernatzeko: jakin ezazü soferitzeko, eta triballatzeko deitü izan zirela, eta ez elehestetan thenporaren igaraiteko, eta auher izateko.
Komentietan arren gizonak borogatü izaten dira, hala nula ürhia labe bero batetan.
Han ihur eztauke, bihotz osoz Jinkuaren amurekatik ümiliatü nahi ezpalin bada.
XVIII. KAPITÜLIA
Aita Saintien exenplietzaz.
1. So egin ezazü aita saintien exenplü bizier, zuñtan egiazki konplitü izatia, eta relijioniaren goratarzüna, hañ beste argireki ageri beitira, eta ikhusiren düzü zuñen aphür; eta kasi ezdeus den, zer ere gük egiten beitügü.
Elas zer da gure bizitzia, henarekilan bardintzen bada!
Jesüsen saintiek, eta adixkidek Jinkua zerbütxatü ükhen die gosian, eta egarrian, hotzian eta pikarraitarzünian, triballian eta eñhetzian, belletan, eta baruretan, mihizko eta ezpiritüzko orazione saintietan, hanitx falsün kargü eta mesperetxü igursten zielarik.
2. O zunbat thürbürarzün phezürik soferitü dien Apostoliek, Martirek, Konfesorek, Birjinek, eta beste Jesü Kristen hatzer jarraiki nnahi izan derenek orok!
Ezi arimak mündü huntan hügü ükhen dütie, bizitze eternaleko begira litzen amurekatik.
Ala beitie aita saintiek desertian bizitze hersia, eta praubia kharreiatü! Ala beitie soferitü tentazione lüzerik, eta phenusik! Ala beitira etsaiaz ardüra izan eskerniatü! Ala beitie Jinkuari eskentü orazione üsürik, eta süz betherik! Ala beitie penitenzia garratzik egin! Ala beitie zelo eta sü handirik ükhen profeitü ezpiritualarentako! Ala beitie gerla borthitzik egin bere biziuen hezteko! Ala beitie Jinkuaganat intenzione xahia eta xüxena ükhen!
Egünaz triballatzen, ziren, eta gaiak orazionetan igaraiten zütien: zunbat ere triballatzen zireno ezpiritüzko orazionetik ezpeitziren ekhüratzen.
3. Bere thenpora oro profeitableki enplegatzen zien, eta orenak oro Jinkuaren othoitzeko llabür üdüritzen zeitzen.
Zelüko gaizen ezpiritüz ikhustez gozatzen ziren, eztitarzünak ahatz erazitzen zeien khorpitzaren süstengatzeko mengua zien hazkürriaren hartzia.
Adio erraiten zien aberastarzüner, kargier uhurer, eta askazier orori: mündütik etzien deus desiratzen; phenareki, bizitzeko behar ziren gaizak, hartzen zütien: dolüreki mengua zienian ere khorpitza sokhoritzen zien.
Praube ziren arren lürreko gaizetan, bena ezinago aberatsü grazian eta berthütian.
Kanpotiko gaizak oro ments zütien, bena barnia graziaz eta zelüko konsolazionez betherik zien.
4. Mündiaren etsai ziren, bena Jinkuaren ezinago adixkide.
Bere büriak ezdeus bezala üdüritzen zeitzen, eta mündü hunek mesperetxatzen zütian: bena Jinkuaren aitzinian prezius eta maitagarri ziren.
Egiazko ümilitatian egoiten, obedienzia sinple batetan bizitzen, eta karitatiaz, eta pazentziaz lagüntürik ziren: hartakoz berthütian egün oroz aitzina juaiten ziren, Jinkuaganik grazia handirik jardiesten zielarik.
Relijiuser orori exenplütako eman izan dira, eta haboro korajatü behar gütie bizitze ezpiritualian borogü egiteko, eziez ephelen hanitxtarzünak gure laxükerietan egon erazitzeko.
5. O zuñen handi zen relijiusen ororen Jinkuaren zerbütxatzeko süya, hen izate saintiaren hatsarrian!
O zunbat debozione zien orazionian! zunbat inbeia, zuñek hobeki berthütiaren besarkatzeko! ala hen egitatia beitzen untsa konpostatü! zunbat erakutsi zien orok aphalmentü eta obedientzia bere gehienen manü pian!
Eitzi deitzkien herexak jakile dira orano, hurak zirela gizon egiazki saintü, eta konplitü zirenak, zuñek, bere bürien kuntre gerla korajuski egiten zielarik, mündia huñ petan ezarri beitzien.
Orai aldiz handitako igaraiten da, bere xediaren kuntre deus egiten eztiana, eta pazentziareki haitatü dian heña süstengatzen ahal diana.
6. Ah gure thenporako hotztarzüna eta laxükeria! hañ sarri hürrünt gitian lehen günian debozione süz betherik; eta gure eñhetziak eta laxütarzünak bizitzez debeia erazi gitzan.
Jinkuak baletsa, deboten hanitx exenplü ikhus unduan, gure berthütian aitzinatzeko desira lo daguen ardüra.
XIX. KAPITÜLIA
Fraide edo relijius hun batek egin behar dütian obretzaz.
1. Fraide edo relijius hun baten bizitziak behar dü, berthüte orotzaz edertürik izan, amurekatik bere barnetik izan dadin, kanpotik gizoner üdüritzen zaien bezala.
Eta arrazureki hanitxez behar dü barnetik izan berthütusago, eziez kanpotik üdüri beita: zeren Jinkuak gure barnia ikhusten beitü: eta behar beitügü, nun nahi beita giren, haren lotsa ezinago ümil bat ükhen, eta aingürü eli bat bezañ xahü haren aitzinian ebili.
Egün bakhoitzkal arraberritü behar dügü gure deseñ huna, eta emendatü gure debozioniaren süya; egün lehenik hasten beikina bezala, salbamentüzko bidian sartzen.
Erran behar deiogü ajüta nazazü ene Jinko Jauna, zihaurk eman deitazün deseñ hunian, eta zure zerbütxü saintian: emadazü grazia, egün behar den bezañ untsa has ahal nadin: zeren, orai drano nik egin düdanak, zpeitü deus balia.
2. Hunkiaren egiteko bizitarzün handi bat ükhen behar dü (gure berthütian aitzina juaitiaren, eta boronthate hunaren araur), bide hartan aitzinatü nahi denak.
Deseñ hunik, eta handirik hartzen dianak, hüts ardüra egiten badü: zer izanen da bekanki eta arhinzki hartzen dütianetzaz.
Hanitx gisaz hargatik heltzen zaikü, gure deseñ hunaren üztia; eta gure obra hun kostümatietarik mendrenian hüts egitia, zerbait damü gabe nekez heltzen da.
Jüstuen deseñ huna bermatzen da, lehenago Jinkuaren grazian, eziez beren zühürtarzünian: zeren zer nahi beita egiteko har dezen, Jinkuatan beitie bethi bere konfidantxa.
Erran komün bat da, gizonak deseña hartzen diala, eta Jinkuak harez plazer diana egiten, eta eztela gizonaren bidia haren photerian.
3. Debozione üsatia zunbait ordüz ihurk üzten badü, obra hun bat egin dezan amurekatik, edo bere anaiaren abantalla dela kausa, ehiñera gero arzara hartzen ahal dü.
Bena arimaren debeiarzünez, edo laxükeriaz ihurk ehiñera eizten balin badü debozione hura, borogatüren dü, falta aski handi bat dela, eta damü hantik ükhenen diala. Gure iseiak zunbat nahi beita handi diren, hanitx gaizatan orano falta txipietara eroriren gira.
Behar dügü hargatik bethi zunbait deseñ segürik hartü, eta prinzipalki, berhaztapogü handienak emaiten deizkien biziuen kuntre.
Behar dütügü xehe txerkatü, eta konposatü gure barnian, eta kanpuan igaraiten diren gaizak: zeren konbeni beita gure profeitü ezpiritualaren, batzak eta bestiak xüxen izan ditian.
4. Ezin bazite mementokal zure büriaren ezagützian sar, sar zite aments zunbait aldiz, eta gütienetik egünian behin, erran nahi beita goizan edo arratsen.
Goizan har itzazü zure deseñ hunak, arratsen ikher ezazü zure kontzentzia, nulako izan diren egün hartan, zure hitzak, obrak eta phensamentiak: zeren heltü bada hanitxetan zure Jinkua eta proximo lagüna hetan ofensatü beitütükezü.
Armak har itzazü gizon korajus batek bezala debriaren gaixtokeriaen kuntre, eta ehiñerago bridatüren dütüzü aragiaren enjogidürak oro.
Etzaudiala seküla deus egin gabe, bena edo irakur ezazü, edo izkiriba, edo othoi mihiz, edo ezpiritüz, edo zerbait, komünaren hun denik egizü.
Haregatik khorpitzaren triballiek ezagützereki egin behar die, eta orok eztütie hurak hartü behar.
5. Komün eztiren gaizek eztie kanpuan erakutsi behar: ezi segürago da, gihauri so daudian gaizen segretki egitia.
Gogua emazü hargatik, herebezti etziren komünaren gaizetan, eta zihaurenetan agüdo: bena zure egin bidiari so daudian gaiza manhatiak osoki eta leialki egin dütükezünian, thenpora haboro baratzen bazaizü, sar zite zihaur beithan, zure debozioniak galthatzen dian bezala.
Eztitake oro gaiza batetan triballa:bena bata baten, bestia besten abantallusago da.
Thenporaren untsa jitiaren araur, debozionen khanbiatziak ere plazer egiten deikü; zeren gozo haboro edireiten beitügü batetan besta egünez, eta bestetan astegünez.
Batzen beharra dügü tentatü girenian, eta bestena bakian, eta phausian girenian.
Batzetan gure phensamentiaren etxekitia dateke gure gogoko, triste girenian, bestetan aldiz Jinkuaren alagrantziaz gozatzen giratekianian.
6. Besta handien jitiari, arraberritü behar dira debozione hunak, eta saintien sokhorria sü habororeki galthatü.
Bestatik bestala hartü behar dütügü gure deseñ hunak, ordian mündü huntarik jalki, eta eternitateko bestan sarthü behar beikünü bezala.
Hartakoz thenpora sainthü hetan behar dügü arrankürareki adelatü, debotkiago maneiatü, eta gure egin bidia oro hersikiago konplitü; berhala gure triballien soldata Jinkuaganik ükhen behar beikünü bezala.
7. Eta lüzatzen badü guri haren emaitia, sinhets dezagün ezkirela aski untsa adelatü, eta eztügüla merexitzen orano gloria hañ handi, thenpora señalatian, gü beithan agertüren den hura: gitian arren iseia hiltziala hobeki adelatzera.
Dohatsü da zerbütxaria (dio Lukas Ebanjelistak) zuñ bere bürzagiak jin datekianian iratzarririk edirenen beitü, segürtatzen zütiet bere huntarzün ororen gañetik ezar eraziren diala.
XX. KAPITÜLIA
Ixiltarzünaren eta ihur gabe izatiaren amuriuaz.
1. Txerka ezazü zure bizitziaren xehe ikhertzeko thenpora propi bat, eta Jinkuak egin deitzün huntarzünetzaz orhit zite ardüra.
Eitz itzazü berrikeriak, irakur ezazü gaiza bihotzaren dolümenez, egitekoz beno, hobeki behatzeko hun direnak.
Zure büria soltatzen badüzü elhesta soberakinetarik, horrat aurerhetan juaitetarik, eta mündian berri lasterkatzen direnen entzütetik, edirenen düzü thenpora aski propirik, ezpiritüzko othoitzetan egoiteko.
Saintien handienak, gizonen konpañetarik, ahal zitianian, hürrüntzen ziren, eta haitatzen zien, Jinkuaren segretki zerbütxatzia.
2. Nurbaitek erran ükhen dü, gizonen artian izan nizan ordü oroz, gütiago gizon etxerat ützüli izan niz. Hori da ardüra borogatzen dügün gaiza bat, nuiz ere elhesta lüzetan laket beikira.
Ehiago da erras ixilik egoitia, eziez elhetan hütsik ez egitia.
Ehiago da etxen gorderik egoitia, eziez kanpuan bere büriaren behar den bezala begiratzia.
Nur ere arren bizitze ezpiritualaren jardiestera iseiatzen beita, harek Jesüseki behar dü gizonen biltzarrünetarik hürrüntü.
Ihur ezta següranzareki agertzen gorderik gogo egoiten dakiana baizik.
Ihur ezta següranzareki mintzatzen, plazereki ixilik egoiten dena baizik.
Ihur ezta següranzareki besteren gehienia rten, besten pian gogotik egoiten dakiana baizik.
Ihurk ezta següranzareki manürik emaiten, besteri untsa obedient izaten ikhasi dianak baizik.
3. Ihur ezta següranzareki alageratzen, kontzentzia hun baten jakilegua bere beithan diana baizik.
Saintien segürantza hargatik, bethi Jinkuaren lotsaz betherik izan da.
Eta zunbat ere grazia eta berthüte handiez argitü beitziren, etzien gütiago arranküra, eta ümilitate bere beithan.
Gaixtuen següranza aldiz, ürgüllütik, eta bere bürietan dien sinhestetik jalkiten da, eta azkenian beren inganiotan ützültzen da.
Eztezazüla seküla mündü huntan har segürantza oso bat, zunbat ere fraide hun baten, edo ermitha debot baten üdüria beitüzü.
4. Ardüra gizonez hobenik ustezütienak, galdü izateko danjerik handienian izan dira, konfidantxa handiegia bere bürietan zielakoz.
Hartakoz henitxen hobiago da eztitian osoki tentazionerik gabe izan, eta hen atakarzünak sendi ditzen; beldürrez ürgülliala eror ditian edo ere sobera nabasiki kanpotiko konsolazionetarat okher ditian.
O behinere alagrantzia igaraiten den bat txrka eliruana, behinere mündü hunez kasürik egin gabe leguena; ala beiloro harek bere kontzentzia hunik begira!
O nurk ere khen belitzake arranküra banuak oro, eta salbamentüko eta zelüko gaizetan baizik gogua ezartzen elianak, Jinkuatan bere esparantxa oro phausatzen lialarik; ala beiliro harek bake eta phausü handi bat goza!
5. Ihurk eztü merexitzen zelüko konsolazionia, ikhasten ezpadü bihotztoiki, zer den barnetiko dolümena.
Nahi badüzü bihotziala drano sar erazi zure dolümena, sar zite zihaur beithan, eta aparta itzazü mündüko herotsak, eskritüra saintak diuan bezala; zien ohetan iratzarririk etxeki ezazie bihotzeko dolümena. Zure xoxan barnen edirenen düzü, kanpuan hanitxtan gal ziniruana.
Xoxa ardüra han egoitez ezti gerthatzen da, gaizki aldiz begiratzen denian, debeia erazitzen gütü; hunialat ützültzen hasten zirenian, ardüra han egoiten bazira, eta hura untsa begiratzen badüzü, gerualat maithagarri zaikezü, eta edirenen düzü han konsolazione ezinago maithagarri den bat.
6. Arima debotak profeitatzen dü, ixilik eta phausian daguelarik, eta ikhasten dütü eskriptüra saintaren segretiak.
Han edireiten dütü nigarren turrustak, zuñtzaz bere büria xahatzen eta garbitzen ahal beitü: amurekatik bere kreazaliaren hanbatenaz adixkidiago gertha ahal dadin, zunbatenaz mündüko herots oratarik hürrünago egoiten beita.
Nur ere othian bere ezagünetarik, eta adixkidetarik hürrüntzen beita, hareganat Jinkua bere aingürieki hüllantüren da.
Hobe da gorderik egoitia, eta bere arimaz arranküra ükheitia, eziez harez kasürik egin gabe miraküllü egitia.
Gaiza laidable bat da bekhanki kanporat jalkitia, bere büriaren ez erakustia, eta beste gizonen ikhusi nahirik ez ükheitia.
7. Zeren ikhusi nahi düzü, ezin jüstoki ükheiten ahal düzün gaiza? mündia igaraiten da, eta haien desireküntiak.
Aragiaren inbeiek paseia erazitzen gütie, bena oren bat igaren denian, zer hantik ekharten düzü, kontzentziaren phezütarzün bat, eta bihotzaren barreiarzün bat baizik.
Jalkite alagera batek, ützültze triste bat ardüran erakharten dü, eta arrats argi bat biharümen goiz ülhün bat.
Gisa berian aragiaren alagrantziak oro eztiki sartzen dira, bena azkenian üsükiten die eta hil erazitzen.
Zer ikhus dirozü bestetan, heben ezin ikhus dirozünik? haur düzüla zelia eta lürra, eta elementak oro, ezi hetarik gaizak oro egin izan dütüzü.
8. Zer bestetan ikhus ahal dirozü ekhiaren pian lüzaz iraiten ahal dianik?
Uste düzü heltü bada aseziatüren zirela, bena hortara ezin heltzen ahal zira.
Gaizak oro zure aitzinian ikhus zintzakian ordian, zer lizate bista bano bat baizik.
Goiti itzazü zure begiak Jinkuaganat, eta othoi ezazü pharka ditzazün zure bekhatiak, eta zure laxükeriak.
Eitz itzazü gaiza banuak jente banuer, eta zure gogua etxeki ezazü Jinkuak eman deitzün manier.
Zerra ezazü zihaurtan gaña zure bihotzeko bortha, eta dei ezazü zihaurganat Jesüs zützaz maithatia.
Egon zite hareki zure xoxan, zeren ezpeitüzü bestetan hañ bake handi bat edirenen.
Jalki izan ezpazina, eta ezpazünian deusere berrietarik ikhasi, hobekiago egon zinantekian bake hun batetan: bena berrien ikhasten plazer hartzen hasiz geroz, hantik behar dizü zure bihotzaz thürbürarzün zunbait soferitü.
XXI. KAPITÜLIA
Bihotzeko dolümenaz.
1. Nahi bazira debozionian aitzina juan, Jinkuaren lotsa bihotzian ükhen ezazü, eta ez zure büriari sobera libertate eman: bena brida itzazü zure zentziak oro, eta etzitiala enjogi izan erhokeriazko alagranzietara.
Kostüma zite, bihotzeko dolümenaren maite ükheitera, eta edirenen düzü debozionia.
Bihotzeko dolümenak ager erazitzen diküzü hanitx huntarzün, laxükeriak berhala gal erazitzen beitezkü.
Estonagarri da, nula gizona seküla mündü huntan osoki alageratzen ahal den, untsa ezagützen badü bere desterriaren lekhia, eta zunbat danjerez üngüratürik daguen haren arima.
2. Gure bihotzeko arhintarzünak, eta phetxen laxükeriaz unhetsiak, ezteizkü üzten senditzera arimaren doloriak: hartakoz ardüra banoki erri egiten dügü, nigar jüstoki egin behar günükian thenporan.
Ezta, ez libertate egiazkorik, ez alagrantzia hunik, kontzentzia xahü Jinkuaren lotsa dianian baizik.
Dohatsü da, bürreiarzünaren erakharliak apartatzen, eta bere bihotza dolümen saintü batez biribilkatzen ahal diana.
Dohatsü da, bere kontzentzia theyützen, edo phezützen dien gaizak oro, bereganik hürrüntzen dütiana.
Korajuski gerla egin ezazü, kostüma hun batez gaixto bat garhaitüren düzü.
3. Balin badakizü gizonen eizten, hek zü eitziren zütie nahi düzünaren egitera.
Besteren egitekuetzaz eztezazüla har ezagützerik, eta jente handienetzaz phürü eztüzüla arrankürarik.
Zihaurtan gañen etxekazü bethi begia, eta beste persona maite dütüzünak oro beno lehen, orhit ezazü zure büria bere eginbidiaz.
Etzitiala triste, gizonen süstengiaren ükhen gabez: bena hasperen egin ezazü zeren etziren gobernatzen, Jinkuaren zerbütxari batek, eta fraide debot batek behar lükian bezañ beste argireki, eta huntarzüneki.
Ardüran hobiago, eta segürago da, gizonaz eztian mündü huntan konsolazione hanitx, prinzipalki aragiari so daudianetarik.
Gihaurk dügü falta, ezpadütügü zelükuak ükheiten, edo bekhanki borogatzen badütügü: zeren kanpotiko banuak ezpeitütügü osoki eizten, ez-etare bihotzeko dolümena txerkatzen.
4. Ezagüt ezazü eztüzüla merexitzen zelüko konsolazionia; bena bai lehenago thürbürarzün hanitx.
Nuiz ere gizona bihotzeko dolümenian osoki sarthü beita, ordian mündü haur oro greugarri, eta kharats zaio.
Gizon pherestü batek dolümenian sartzeko, eta nigar egiteko aski beharrüne edireiten dü.
Ezi ala dezan bere büria ikher, ala bere proximua ikhus, badaki heben ihur ezin bizitzen dela thürbürarzün zunbait gabe, eta zunbatenaz hersikiago bere büria ikhertzen beitü, hanbatenaz dolümena handiago düke.
Gure bihotzeko dolümenaren, eta hasperen jüstuen beharrüniak dira, gure bekhatiak eta biziuak, zuñtzaz gisa batez üngüratürik beikaude, nun bekhanki pensamentian zelüko gaizak etxekiten ahal beitügü.
5. Orhit bazinte ardürago hiltziaz, eziez biziaren lüzetarzünaz, düda gabe sü habororeki hunialat ützül zinteke.
Bihotzian ere erabil bazintza ifernüko, edo pürgatorioko jin behar dien phenak; uste dit gogo hunez triballia, eta doloria süstenga zintiruala, eta garatztarzünen baten ere lotsarik etzünükiala.
Bena zeren gaiza hoiek bihotzialat ezpeitira igaraiten, eta orano maite beitütügü eztitarzünak: hartakoz hotz eta osoki herabezti egoiten gira.
6. Hanitxetan ezpiritiaren flakeziak, khorpitz miserable haur plañi erazitzen dü hañ arhinzki.
Othoi ezazü arren ümilki Jinkua; eman dizazün bihotzeko dolümenaren ezpiritia, eta errazü profetareki. Haz nazazü, Jauna, negarren ogüraz, eta nigarrak bere doian edan erazi erakuzadatzü.
XXII. KAPITÜLIA
Gizonaren miserien ezagütziaz.
1. Nun nahi beita ziren, nurat nahi beita juan zitian, miseriaz betherik zira, Jinkua ganat ezpazira ützültzen.
Zeren nahasten zira, egitekuak zure gogara juaiten ezpadira? nur da gaiza oro berak nahi dütian bezala dütiana? ez zü, ez ni, ez-etare lürren gañen gizonik batere.
Ezta mündü huntan gizonik, phena, edo thürbürarzün gabe denik, lizan ordian errege, edo aita saintü.
Zuñ da hobekien dena? düda gabe Jinkuagatik zerbait soferi ahal diruana.
2. Hanitx flakük dioie, soizie zuñen bizitze huna kharreiatzen dian gizon harek; zuñen aberats, zuñen handi, zuñen photerus eta gora den.
Bena goiti ezazü zure gogua zelüko huntarzünetarat, eta ikhusiren düzü, hun thenporal hoiek eztirela deusere, ezin iraiten diela, eta plazer beno haboro phena emaiten diela; zeren ezin seküla arranküra, eta lotsa gabe gozatü izaten beitira.
Ezta gizonaren dohatsütarzüna, hun thenporalen mükürri gaintika ükheitia, bena aski dü bere doiaz.
Egiazko miseria bat da, lürren gañen bizitzia.
Zunbatenaz gizona bizitze ezpiritualari estekatiago nahi beita; hanbatenaz mündü huntako bizitzia kharatsago gerthatüren zaio; zeren hobeki senditüren beitütü, eta klarkiago ikhusiren bere bihotz gastatiaren phetxak.
Ezi jatia, edatia, bellatzia, lotzia, phausatzia, triballatzia eta gañerako natüraren beharrünen pian izaria, egiazki miseria bat da, eta tristezia bat persona debot baten, zuñ gogotik solt nahi beilizate izan bekhatü orotarik.
3. Eta egiazki, mündü huntan, khorpitzaren beharrüniak phezü handi bat dira, gizon saintüki bizi nahi denarentako.
Hartakoz profetak Jinkua othoitzen dü, plazer dian hetarik soltatü, erraiten deiolarik. Libra nazazü Jauna ene beharrünetarik.
Bena desditxatü dira, bere miseria ezagützen eztienak, eta desditxatiago orano, bizitze miserable, eta gastatü haur maite dienak.
Ezi hañ beste zunbaitek hura besarkatzen die (zunbat ere nekez bizitzeko behar dütien gaizak tribellatzez, edo amuina galthatzez ükheiten beitüzie), nun heben bethi bizi ahal balite, ezpeitükeie Jinkuaren erresomaz axolik batere.
4. O arima infidel, eta zentzü gabiak, zuñ lürreko gaizetan hañ barna beitaude, nun ezpeitie gozorik hartzen, aragiaren gogarako diren gaizetan baizik.
Bena miserabliak orano bere azkentzian senditüren die garratzki, zuñen xar eta ezdeus den, hek maite ükhen dien gaiza.
Saintiek, eta Jesü-Kristen adixkide debotek orok aldiz, eztie goguarik eman aragiari plazer egiten zien gaizer, ez-etare mündü huntan fama handi ziener, bena hen intenzionia, eta esparantxa oro, benoz beno benozago eternitateko huntarzünetarat hedatzen zen.
Hen desira oro goiti igaiten zen, gaiza ezin ikhus, eta bethi irañ behar dienetarat: beldürrez mündü huntako gaizen amuriuak pe huntarat thira litzan.
5. Eztüzüla nahi berthütian aitzinatzeko esparantxa galdü, ene anaie maitia, orano badüzü thenpora, eta thenoria hun düzü.
Zeren nahi düzü biharümeniala igorri zure deseñ huna. Jaiki zite, eta instantian has zite; eta errazü, orai düzü zerbaiten egiteko, orai düzü gerla egiteko thenpora, orai düzü hunialat ützültzeko oren huna.
Nuiz ere phenetan, eta thürbürarzünetan beitzira, ordian düzü, zerbaiten merexitzeko thenpora.
Behar düzü sütik, eta huretik igaren arrafreskua ükhen beno lehen.
Zihauri bortxa egiten ezpadüzü, eztüzü biziua garhaitüren.
Khorpitz erorkor haur kharreiatzen dügüno, eztiteke izan bekhatürik gabe, ez-etare bizi debeiarzün, eta dolore, gabe.
Gogo hunez har giniro, miseria orotarik phausia: bena bekhatiaz galdü geroz inozenzia, lürrian ezin ükheiten dügü egiazko dohatsütarzüna.
Hartakoz pazentzia ükhen behar dügü, eta egürüki Jinkuaren meserikordia, inikitate haur iaren dadin artio, eta biziak hiltzia irets dezan artio.
6. Ala beita gizonen flakezia handi, eta bethi biziuetarat erortoki!
Egün kofesatzen dütüzü zure bekhatiak, eta bihar arzara egiten dütüzü bekhatü berak.
Orai hartzen düzü gogua emaiteko deseñ huna, eta oren baten bürian ari zira, deseñik batere hartü ezpeitzünü bezala.
Arrazureki arren gihaur ümiliatzen ahal gira, seküla banitaterik hartü gabe, hañ erorkor, eta lerrakor girenen gañen.
Laxükeriak ere gal erazitzen ahal deikü, graziaren moianez, nekez triballü handireki, jardietsi günian gaiza.
7. Zer izanen da gützaz azkenian, hatsarrerik gora hañ ephel girenian.
Ala beikira desditxatü, hula phausialat nahi bagira arrimatü, bakia eta segürantza beikünü bezala! Zunbat ere, gure bizitze orotan, saintütarzünaren herexarik batere ezpeita ageri.
Untsa beharra günüke, orano berriz erakuts lizagien bizitze huna, komentietan sarthü berrier bezala: jakiteko balizatianez, gure hunialat khanbia erazitzeko zerbait esparantxa, edo guri berthütian zunbait profeitü handiagoren eragiteko.
XXIII. KAPITÜLIA
Hiltziaren ardüra goguan ükheitiaz.
1. Thenpora llabürretan barnen zurekilankuak egin dikezü; so egin ezazü, eia nula ziren zihaur beithan: egün gizona ageri da, eta bihar ez, eta begien aitzinetik jalkiz geroz, gogotik ere berhala jalkiten da.
Ala beita gizonaren bihotza lanphüts, eta gogor: oraiko gaizer baizik eztezan goguarik eman, eta jin behar direnak eztitzan hobeki ikhus!
Egün hil behar beitzünü bezala, gobernatü behar zünüke, zure obra, eta phensamentü orotan.
Etzünüke hiltziaren lotsa handirik zure kontzentzia xahü bazünü.
Hiltziari beno, bekhatier ihesi egitia hobe lükezü.
Egün prest ezpazira, nula zirate bihar, biharko egüna eztüzü segür, eta zer dakizü, eia zuretako datekianez.
2. Zer profeitü da, lüzaz bizitzia, hunialat aphür ützültzen bagira?
Elas! bizitze lüze batek eztütü bethi gure faltak hertzen; bena bai ardüran emendatzen.
Jinkuak baletsa, egün bakhoitz batez, untsa bizi izan ginen mündü huntan!
Hanitxek hunialat ützüliz gerozko urthiak khuntatzen dütie; bena hobetü direla, hargatik ezta hanbat ezagün.
Zunbat nahi beita ikharagarri den hiltzia, heltü bada damügarriago dükezü, lüzaz bizitzia.
Dohatsü da, bere hiltziaren orena bethiere begien aitzinian etxekitzen diana, eta egün oroz untsa hiltzera adelatzen dena.
Ihur ikhusi badüzü behinere hiltzen, orhit zite, bide beraurtarik behar dükezüla igaren zuk ere.
3. Goizan uste ükhen ezazü, etzirela arratsiala heltüren.
Eta arratsa jin datekianian, eztüzüla uste, biharümen goiziala heltüren zirela.
Izan zite arren bethiere prest, eta bizi zite gisa batez, nun hiltziaz etzitzan uste gabian atzaman.
Hanitx sübitoki, eta inprobistiki hiltzen dira, ezi Jinkuaren semiak, gütienik ihurk uste dianian, jin behar dü.
Azken oren hura jin datekianian, beste sendimentürik ükheiten hasiren zira, zure bizitze igarenaz, eta dolore handi bat ükhenen düzü, zure ezaxolatarzün, eta laxükeria orotzaz.
4. Ala beita dohatsü, eta abisatü, orai bizitzera iseiatzen dena, hiltzeko orenian ediren nahi lizatian bezala!
Ezi mündiaren osoki mesperetxatziak, berthütetan juaiteko desirkünte süz bethiak, gaizen hunian ezarteko amuriuak, penitenziaren tribailliak, obedenziala berhala prest izatiak, bere büriaz kasürik ez egitiak, eta Jesü Kristen amurekatik zer nahi beita gaitzen soferitziak, emanen deie hiltze hun baten egiteko konfidantxa handi bat.
Osagarritan zireno, hanitx obra hun egiten ahal düzü; bena eritü ziratekianian, etzikit zer eginen ahal düzün.
Aphür eritarzünetarik hobetzen dira, orobat bidaje hanitxetan dabiltzanak, bekhanki saintützen dira.
5. Eztezazüla konfidantxarik har zure adixkidetan, eta askazi hüllanetan, ez-etare gerualat igor zure salbamentia: zeren zük uste düzün beno lehen ahatzeren beitzira gizoner.
Hobe da orai, ordia hun deno, bilkhüra egitia, eta zelialat zunbait obra hunen aitzina igortia, eziez besteren sokhorrian esparantxa ükheitia.
Ezpalinbadüzü orai zure büriaren arrankürarik, nurk ükhenen dü gero zuretako.
Orai dira memento ezinago preziatiak, orai dira salbamentüko egünak, orai da thenpora guretako hun dena.
Bena elas dolü eragingarri da! eztezazün hobeki enplega thenpora, zuñtan bizitze eternala merexi ahal beitziniro!
Jinen düzü ordia, zuñtan egün bat, edo oren bat desira beitziniro, hunialat ützültzeko, eta etzikit ükhenen düzünez.
6. Eia bada ene maitia, ikhus ezazü, zuñen danjer handitik, eta zuñen lotsa ikharagarritik libra dirozün zure büria, orai lotsan, eta hiltziaren beldürrian bizitzen zirelarik.
Iseia zite orai gisa batez bizitzera, nun hiltzeko orenian lotsa beno haboro alagrantzia ükhen ahal dezazün.
Ikhas ezazü orai mündiari hiltzen, ordian has zitian Jesü Kristeki bizitzen.
Ikhas ezazü orai gaizen ororen mesperetxatzen, ordian Jesü Kristeganat threbükü gabe juan ahal zitian.
Orai penitenziaz gaztiga ezazü zure khorpitza ordian konfidantxa segür bat ükhen ahal dezazün.
7. Ah erhua; zeren phensatzen düzü lüzaz biziren zirela, egün segürik batere eztüzünen gañen.
Ala beitira hanitx, bizitze lüzian inganatü izan direnak, eta uste gaberik arimak khorpitzetarik jalki zaitzenak!
Zunbatetan entzün düzü erraiten, halakua arma kolpü batez hil izan dela, hulakua itho zela, batak lekhü gora batetarik eroririk büria hautse ziala, bestiari jaten zelarik hatsa jalki zeiola, eta bestiak jokhatzen zelarik bere azken hatsa thiratü ziala.
Batzak süyaz, bestiak armetzaz, bestiak üzürriaz, bestiak uhuñkeriaz mündü huntarik bestialat juan izan dira, eta hala ororen azkentzia hiltzia da, eta gizonen bizia, itzal bat bezala, berhala igaraiten da.
8. Nur zützaz orhitüren da, zü hil ziratekianian, eta nurk Jinkua othoitüren dü zuregatik.
Egizü egizü orai, ene maitia, egiten ahal düzüna oro: zeren ezpeitakizü nuiz hilen ziren, ez-etare zer hil unduan jarraikiren zaizün.
Thenpora düzüno bil itzazü aberastarzün ezin hiltzen direnak.
Salbamentiaren baizik eztezazüla phen mentürik üken, ez-etare arrankürarik, Jinkuaren gaizetaz baizik.
Egitzü orai adixkidiak, saintiak uhuratzen, eta hen obrak imitatzen dütüzülarik; amurekatik bizitze huntarik jalki ziratekianian, hek egoite eternalian batzarre hun bat egin dizazien.
9. Bidejant bat, eta arrotz bat bezala lürren gañen zure büria etxeki ezazü, eta mündüko egitekuetan axolik ükhen eztian bat bezala.
Begira ezazü zure bihotza, arrankürarik gabe, Jinkuaganat goititürik; zeren ezpeitüzü egoite bethi iraiten dian bat.
Harat zure othoitziak, eta egün oroz egiten dütüzün hasperenak eta nigarrak igor itzazü; amurekatik zure arimak, hil unduan, Jinkuaganat dohatsüki garaitia merexi dezan hala biz.
XXIV. KAPITÜLIA
Azken jüjamentiaz eta bekhatoren phenetzaz.
1. So egizü, gaiza orotan, zure azkenziari, eta zer gisaz, egonen ziren jüje garratz haren aitzinian, zuñentako ezpeita deus estalirik, zuñ presentez, ezpeita apaisatzen, eta zuñek ezpeitü, gaxotzen direnez, kasürik egiten; bena jüsto dena jüjatüren beitü.
O bekhatore erho, eta ezinago miserable izana! zer ihardetsiren dük, Jinko hire bekhatiak oro dakitzanari; ikhara aguenen gañen gizon khexü den baten aitzinian?
Zeren eztük aitzinetik ikhusten, eztela ihur azken jüdiziozko egünian besteren, ez gaxotziaz, ez süstengatziaz baliatüren, bena bat bedera aski karga handia datekiala beraurentako.
Orai, hire triballia balius dük, hire nigarra Jinkuak hunetako hartüren dik, hire hasperenari behatüren dük, eta hire doloriak arima sendotüren, eta garbitüren deik.
2. Egiazki pazient den gizon batek, heben Pürgatorio handi, eta balius bat igaraiten dü; nuiz ere, laiduen unhestiareki, haboro dolore beitü, besteren gaixtokeriaz, eziez bere laido hartziaz, zuñek, berauri gaizki egilen, Jinkua gogotik othoitzen beitü, eta bihotzetik faltak pharkatzen, zuñek pharkamentü esketzeko, berankeriarik ezpeitü egiten, zuñ ekharriago beita, bester dolü egitera, eziez bere büriaren khexa erazitzera, zuñ bere büriari bortxa egiten dialarik, iseiatzen beita, ezpiritiaren nahiküntetara, aragiaren osoki erakhartera.
Hobe da orai, bekhatien xahatzia, eta biziuen trenkatzia, eziez gero xahatzeko eiztia.
Egiazki gure büriak inganatzen dütügü, aragiaren dügün amurio gaixtuaz.
3. Zer besterik sü harek iretsiren dü, zure bekhatiak baizik.
Zunbatenaz hobeki orai, zure büriari maniak egiten beitütüzü, aragiaren nahikünter jarraikiten zirelarik; hanbatenaz lüzazago phenetan izanen zira, eta erre izateko sügei habororen biltzen ari zira.
Zertan ere gizonak bekhatü egin beitüke, hartan berian garratzkiago gaztigatü izanen da. Han herabeztiak süzko akhüllü eli batez akhüllatü izanen dira, eta gormantak gose eta egarri handi batez eskerniatü.
Han lüxüriusak, eta plazeren maithazaliak phike hurtüz, eta sofre ürrintzüz flanbatü izanen dira, eta hor errabiatü eli batez bezala, doloriaren handiz, txanpa eginen die inbidiusek.
4. Biziorik eztate batere, bere phena suertia eztükianik.
Han ürgüllütsiak ahalkez hurtüren dira, eta abariziusak praubezia ezinago miserable batek tinkatürik etxekiren dütü.
Han oren bakhoitz baten pean phena mingarrago date, eziez heben ehün urtheren penitenzia ezinago garratza.
Han damnatiek eztie ükhenen, ez phausurik, ez konsolazionerik batere: heben aments ütsarte zunbait ihurk zunbait ordüz ükheiten dü, eta adixkiden konsolazionetzaz gozatzen da.
Orai arranküra, eta dolümen zure bekhatietzaz ükhen ezazü; amurekatik, azken jüdiziozko egünian, zelialat juan behar dieneki, segürantzan izan zitian.
Ezi, ordian jüstuak koraje handi bateki agertüren dira, dolore, eta phena soferi erazi deienen kuntre.
Orai ümilki besteren jüjamentien pian daguena, ordian agertüren da besten jüjatzeko.
Ordian praubiak, eta ümilak konfidantxa handi bat badüke, eta ürgüllütsia kantu orotarik ikharatüren da.
5. Ordian ageri izanen da, Jesü Kristen amurekatik erho, eta mesperetxatü izan dena, zela, egiazko mündü huntako zühürra.
Ordian thürbürarzün pazenziareki soferitiak plazer eginen dü, eta inikitatiak eztü ahua idekiren.
Ordian jente debotak alageratüren dira, eta gaixtuak tristetüren.
Ordian alageratürenago da ihur, aragiaren penitenziaz heziz, eziez bethi boxi hunez hazi ükhen balin balü.
Ordian beztimenta xarrak eder dirateke, eta ederrak ülhün.
Ordian laidatürenago düzü xoxa txipi xar bat, eziez gaztelü ürrhestatü bat.
Ordian pazentzia fermo batek haboro plazer eginen dü, eziez mündüko photere orok.
Ordian goratürenago da obedienzia sinple bat, eziez mündü huntako finaziak oro.
6. Ordian alageratürenago dü kontzentzia xahü, eta hun batek, eziez filosofiaren jakite barnak.
Ordian haboro phezatüren dü aberatstarzünen mesperetxiak, eziez mündü huntako jenten ororen tresaurak.
Ordian haboro konsolazione dükezü, Jinkuaren untsa othoitüz, eziez zure khorpitzaren boxi hunez haziz.
Ordian haboro plazer dükezü, ixilik egonez, eziez elhe hanitx erranez.
Ordian haboro balia dikezie obra saintiek, eziez hitz ederki erranek.
Ordian bizitze hersia, eta penitenzia garratza maithagarriago dükezü, eziez lürreko plazerak oro.
Ikhas ezazü orai min txipien soferitzen, ordian handiaguetarik libratü izan ahal zitian.
Heben lehenik boroga ezazü, zer soferi dirozün gero. Ezin badirozü hañ min txipirik süstenga, nula soferitüren ahal dütüzü thormentü eternalak.
Hañ soferitze txipiak orai erreus erazitzen bazütü, zer eginen die ordian ifernüko phenek?
Ezin egiazki bi alagrantzia ükheiten ahal düzü, mündü huntan plazer hartzia, eta gero Jesü Kristeki errege izatia.
7. Egün huntara drano bethi uhuretan, eta plazeretan bizi izan balin bazina; zer profeitü hetarik idoki ziniro, instant huntan hiltzia hel balekizü.
Oro dira arren banitate, Jinkuaren maite ükheitia, eta haren zerbütxatzia salbü.
Ezi, zuñek ere Jinkua bere bihotz oroz maite beitü, harek eztü lotsarik ez phenen, ez azken jüjamentiaren, ez iferniaren: zeren amurio konplitiak Jinkuaganat segürantzareki hüllant erazitzen beikütü.
Bena ezta miragarri hiltziaren, eta Jinkuaren jüjamentiaren lotsa badü, bekhatian orano laket denak.
Hun düzü hargatik, amuriuak ezin orano gaizkitik hürrünt erazitzen bazütü, aments, ifernüko lotsak bara erazi zitzan.
Bena Jinkuaren lotsaz kasürik egiten eztiana, ezta thenpora lüzaz hunian egonen ahal; bena debriaren lazuetara llabürski eroriren da.
XXV. KAPITÜLIA
Gure bizitze ororen gaizkitik hunialat ützültziaz.
1. Jinkuaren zerbütxian, guaitan beitzina bezala, eta arrankürareki. bizi zitze, zeitera jin ziren, eta zeren mündia kitatü düzün.
Etzüniana hori egin, Jinkuareki bizitzeko, eta gizon ezpiritual bat gertha zintian amurekatik.
Ükhen ezazü arren zure profeitiarentako sü handi bat, zeren thenpora llabürretan barnen, zure triballien phakia ükenen beitüzü; eta eztükezü haboro zure üngürünetan, ez lotsarik, ez dolorerik.
Aphür bat orai triballatüren zira, eta edirenen düzü phausu handi bat, edo hobeki erraitera, alagrantzia bethi iañen dian bat.
Leialki, eta süreki, zure eginbidiak egiten badütüzü, eztüzü düdarik, Jinkua leial, eta aberats izanen dela, zuri haien phakiaren emaiteko.
Behar düzü esparantxa hun bat ükhen, heltüren zirela zelüko gloriala, bena eztüzü behar segürantzarik hartü; beldürrez herabezti, edo ürgüllütsü gertha zitian.
2. Gizon bat behin lotsaren, eta esparantzaren artian, erreuski düda batez, zeri egon leitian ezin haitatüz, ardüra zaguelarik eskerniatürik, tristeziaz akabirik, aldi batez eliza batean, althare baten aitzinian belhaurikatürik, orazionetan jarri izan zen ziualarik bere beithan pensamentüz: o nik orai baneki, ene azkentziala drano, hunian irañ behar düdala: eta berhala Jinkuaren ihardestia bere bihotzian entzüten dü hulaxe: eta hori bazeneki zer egin nahi zünüke? egizü orai ordian egin nahi zünükiana, eta segürantza oso batetan izanen zira.
Eta berhala konsolatürik, eta azkartürik Jinkuaren boronthate saintiaren pian jarri izan zen, eta haren düda, horrat hunat zarabilana, baratü izan zen.
Etzian nahi ükhen kuriuski txerkatü, gero jin behar zeionaren jakitia; bena haboro arranküra ükhen zian jakiteko, zer zen Jinkuaren boronthate huna, eta hari plazer egiten zeiona, bere obra hun ororen hasteko eta akabatzeko.
3. Jinkuatan ükhezü esparantxa, eta egizü hunki, diko profetak, zaude lürren gañen, eta hazi izanen zira haren aberastarzünetzaz.
Gaiz batek hanitx jente bere profeitürik, eta khanbiamentü debot batetarik, hürrünterazitzen dütü, zuñ beita nekez baizik ezin egiten denaren lotsa, eta bere büriaren garhaitzeko hartü behar den phena.
Eta egiazki, zuñ ere korajüskiago iseiatzen beitira, greu zaitzen, eta hek nahi bezala eztiren gaizen, garrhaitzera; hek bestez orok beno haboro profeitü berthüterik idkitzen die.
Ezi zunbatenaz gizonak bere büria garhaitzenago, eta ezpiritüz hil erazitzenago beitü: hanbatenaz hobeki Jinkuaren bidian juaiten da, eta grazia handiago baten ükheitia merexitzen dü.
4. Bena orok eztie bardin indar, bi gaiza horien egiteko.
Haregatik orogatik, zelo egiazko batez hunkirik denak, nahi bada dian pasione haboro, hobeki berthütian profeitatüren dü, eziez obra hunetarat hotz denak, nahi bada dian izate untsa xedatü bat.
Bi gaiza berheziki hun dira, huniala ützül erezitzeko; bere büriaren indarreki soltatzia, enjogidüra gaixtuak okher erazi nahi lükian gaizatik, eta zuñ ere huntarzünen ihurk haboro mengua beitü, hari sü handireki jarraikitia.
Zer ere bestetan hanitxetan itxusi beitzatzü, hetarik hürrüntzera, eta zihauren korajüski begiratzera, iseia zite.
5. Lekhü orotan zure profeitia ediren ezazü, gisa batez nun, exenplü hun zunbait ikhusten, edo entzüten düzünian, her jarraikiteko süz betha zitian.
Zerbait gaixtorik ikhusten badüzü, gogua emazü hañbeste egin eztezazün, edo zunbait ordüz egin balin badüzü; lehen beno lehen hartarik xahatzera iseia zite.
Besteren falter zük gogua emaiten düzün bezala, bestek ere zurer bere aldian gogua emaiten dizie.
Ala beita ezti, eta maithagarri, fraide debot, eta süz bethen, bere xedia untsa begiratzen dienen ikhustia!
Ala beitira triste eta greugarri, bide gaixtuan duatzanen ikhustia, zuñek ezpeitüte begiratzen, hen izatiari so daudian xediak!
Ala beita damügarri, bere izatiari so daudian gaizen laxükeriaz uztia, eta arrankürarik ihurk üken behar elükianetarat, bere goguaren ezartia!
6. Orhit zite, hartü düzün deseñ hunaz eta begien aitzinian ükhen ezazü Jesü krüzifikatü izan denaren imajina.
Untsa ahalkez behatzen ahal zira, ikhusirik jesü Kristen bizitzia, zeren eztüzün orano haboro iseiü egin, haren gisa bizitzeko, zunbat ere thenpora lüzaz, Jinkuaren bidian izan beitzira.
Relijius gogua, eta debozione handireki salbazaliaren bizitze, eta pasione ezinago saintian bere ezpiritia etxekiten dianak, han aseziareki edirenen dütü gaiza hun, eta behar dütianak oro, eta eztü behar, Jesüsez kanpo, deus hobiagorik txerkhatü.
O Jesüs krüzifikatü izan dena, gure bihotziala jin baledi; ala beikintzake bertan ikhas, gaiza jakin behar dütügünak oro!
7. Relijius hotz eta ezaxolatü batek thürbürarzüna thürbürarzünen gañen dü, eta kantü orotarik hersidüraz üngüratürik dago; zeren ezpitü barnetiko konsolazionia, eta ezpeitzaio sori kanpotikuaren txerkatzia.
Relijius bere xedetik kanpo bizi dena, hanitx faltatara eror ahal daite.
Laxükeriala, eta aisala ekharri dena, bethi hersidüretan izanen da; zeren batzek, edo bestek desplazer eginen beiteie.
8. Nula egiten die hañ betse beste relijiusek, zuñ aski hersiki bizi beitira bere komentüko xediaren pian.
Bekhanki jalkiten beitira, ihur ikhusi gabe bizitzen, oihal lodiz beztitzen, hanitx triballatzen, aphür mintzatzen, lüzaz beillatzen, goizik jaikiten, orazioniak emendatzen, ardüra irakurten, eta gaiza orotan xüxenki bere xedia begiratzen beitie.
So egin ezazü kapuxi kordolies, eta beste komentü suertetako fraider, eta serorer, nula gai oroz jaikiten diren, Jinkuaren laidoriuen khantatzeko.
Hartakoz itxusi lükezü, zü herabezti izan zintian, hañ obra saintü batetan; hañbeste relijius Jinkuaren laidoriuen khantatzen hasten direnian.
9. O beste gaizarik egiteko ezpagünü, gure Jinkuaren aho eta bihotz oroz laidatzia baizik!
O menguarik ezpazünü, ez jateko, ez edateko, ez lorik egiteko: bena ahal zenezan bethi Jinkua laida, eta debozionezko gaizetan baizik etzintian egon: ordian hanitxez dohatsiago zinante, eziez orai khorpitzari, zer nahi beita behar dela kausa, manien egiten zaudiano.
Jinkuak baletsa, halako beharrik elizan, eta arimak behar lütian errekeitiak goguan ükhen gintzan, zuñ elas aski bekhanki gozatzen beitütügü!
10. Gizona kreatürari bateri ere konsolazionerik ez galthatzeko phüntiala heltü denian; ordian lehenik Jinkuaren untsa gozatzen hasten da, zer nahi beita gisaz egitekuak egin ditian.
Ordian eztü, ez gaiza handiak alageratüren, ez txipiak tristetüren; bena bere konfidantxa osua Jinkuatan ezarten dü, zuñ ezpeita deus galtzen, ez hiltzen, bere gaizak oro harentako bizitzen dira, eta haren maniala berhala obedient dira.
11. Orhit zite bethi zure azkentziaz, eta thenpora galdia eztela berriz ützültzen.
Eztütüzü seküla berthütiak jardietsiren, arranküra handirik ükhenez, eta untsa gogua emanez baizik.
Laxatzen hasten bazira, berhala gaizki edirenen zira.
Debozioniari aldiz emaiten bazira, edirenen düzü bake handi bat, eta zure phena arhinago senditüren düzü, Jinkuaren grazia, eta berthütiaren amuriua dela kausa.
Gizon debot, eta arrahein bat gaiza ororen egitera prest da.
Haboro phena dü, biziuen, eta pasionen kuntre indarkatziaz, eziez khorpitzaren lanetzaz, izert erazitziaz.
Falta txipier ihesi egiten eztiana handietara emeki emeki eroriren da.
Arratsen bethiere alagera izanen zira, baliuski egüna enplegatü badüzü.
Zihauren egitatetan gañen gogua handi bat enmaiten düzülarik, bizi zite, zure büria kuraja, eta abisa ezazü, eta zer nahi beita den bestetzaz, etzitiala zihaurentako ezaxolatü izan.
Zunbatenaz bortxa haboro zure büriari eginen beitüzü, hanbatenaz bizitze hunian profeitatürenago düzü. Hala biz.
LEHEN LIBRIAREN AKABANTZA
JESÜ KRISTEN IMITAZIONIAREN HEREN LIBRIA
Barnetiko konsolazioniaz.
Irakurzaliari
Nula librü haur izkiribatü izan beita Jinkuaren, eta arima fidelaren, edo bürzagiaren, eta zerbütxariaren artian igaraiten den elhesta bat bezala; untsa gogua eman behar dü irakurzaliak, nuiz bürzagia, nuiz zerbütxaria mintzo diren; bestela eliro enthelega, ez hitzen zentzia, ez librü hunen izkiribazale debotaren deseña. Hartakoz letera hunek, B, bürzagiaren elhesta señalatüren dü, eta beste hunek, C, zerbütxariarena.
LEHEN KAPITÜLIA
Jesü Kristek arima fidelari barnetik etxekiten dian elhesta.
1. Behatüren niz, Jinkuak ene bihotzian erranen dütian hitzer.
Dohatsü da arima, Jinkua bere barnian mintzatzen entzüten diana, eta haren ahotik konsolazionezko hitz bat ükheiten diana.
Dohatsü dira, Jinkuaren hitzaren herots txipia entzüten dien beharriak; eta mündü huntako elhe gaixtuer, goguarik emaiten eztienak.
Dohatsü dira osoki beharri, kanpuan herots egiten dian botzari beno lehen, egia barnen erakusten dianari, behatzen direnak.
Dohatsü dira begiak, kanpoko gaizer zerratürik, eta barnekuer untsa idekirik daudianak.
Dohatsü dira, barneko gaizak untsa ikhusten dütienak, eta egün orozko debozionez untsa beno untsago zelüko segretien ezagützeko adelatzera iseiatzen direnak.
Dohatsü dira, Jinkuarekithenporaren igaraitzez, alageratzen direnak; eta mündüko baragallü orotarik, bere büriak bilaizten dütienak.
Ezagüt, eta goza itzazü gaiza horik, ene arima, eta zerra itzazü zure zentzien borthak, amurekatik entzün ahal dezazün, zer Jinko Jaunak dioian zure bihotzian. Hoiek dütüzüla zure maitiak erraiten deitzün hitzak.
2. Ni nüzü zure salbamentia, zure bakia, eta zure bizia.
Egon zite ene khantian, eta bakia edirenen düzü. Eitz itzazü gaiza igaraiten direnak oro, eta txerka itzazü eternitatekuak.
Zer dira gaiza thenporalak oro, inganagarri baizik; eta zer hun ükheiten düzü kreatüretarik orotarik, kreazaliaz eitzia bazira?
Bilaizirik arren gaiza orotzaz, zure kreazaliaren gomendian jar zite, arima plazent eta leial bat bezala, amurekatik egiazko zelüko izatia jardiets ahal dezazün.
II. KAPITÜLIA
Othoitzen dü Jinkua, bere bihotzian mintzatzen entzün dezan.
1. Mintza zite Jauna, zeren beha beitaüzü zure zerbütxaria. Zure zerbütxaria nüzü ni, emadazü enthelegia, jakin ditzadan amurekatik zure manü saintiak.
Plega erazi ezazü ene bihotza zure hitzetarat: biauri nitara zure elhesta, zohart-ihitz bat bezala.
Nuizpait Israelitikuek Moisari erraten zien, mintza zakizü zü, eta behatüren gütüzü, eztakigüla mintza Jinkua beldürrez hil gitian.
Etzütüt nik hala othoitzen, Jauna, ez hala, bena bai lehenago ümilki, eta desir handireki süplikatzen, Samuel profetareki: mintza zite, Jauna, zeren beha beitzaukü zure zerbütxaria.
Eztakidan eni mintza Moisa, edo beste zunbait profetetarik: bena zü lehenago mintza zakitzat, Jinko Jauna, profeta ororen argizalia eta inspirarzün her emailia; zeren zihaurk hurak gabe ezin hobeki jakintsützen ahal beinaizü; hek aldiz, zü gabe, ezpeitie profeitürik batere idokiren.
2. Egiala, hitzen herotsa egiten ahal dizie: bena ez graziaren ematia.
Ederki mintzo dütüzü: bena zü ixilik zaudiano, bihotza eztitie gortzen. Leterak emaiten zitizie, bena zük zentzia erakusten: Misteriuak agertzen zitizie, bena zük segretien enthelegia idekitzen.
Maniak ezagüt erazitzen zitizie; bena zük hen konplitzeko ajütia emaiten.
Bidia erakusten dizie; bena zük hartan ebilteko indarrak ükhen erazitzen.
Hek kanpotik baizik, eztizie deus egiten; bena zük bihotzaz argitzen, eta jakinsützen dütüzü.
Hek kanpotik ihiztatzen dizie; zük aldiz frütü erakharteko berthütia emaiten düzü.
Hek hitzez oihü eta herots egiten dizie, zük aldiz enthelegiari entzütia emaiten.
3. Eztakidan arren eni Moisa mintza: bena zü bai, ene Jinko Jauna, egia eternala; beldürrez hil, eta frütü gabe gertha nadin; barnetik gorthü izan gabe, kanpotik baizik ezpanü abisürik.
Beldürrez orano, jüjatü izan nadin zure hitzaren entzünez, konplitü gabe, ezagütüz maithatü gabe, eta sinhetsiz, begiratü gabe.
Mintza zakitzat arren, ene Jinko Jauna, zeren beha beitauzü zure zerbütxaria; ezi zük dütüzü bizitze eternalaren hitzak.
Mintza zakitzat ene arimaren konsolatzeko, ene bizitze ororen khanbia erazitzeko, eta zihauri laidorio, gloria, eta bethi irañen dian uhuriaren emaiteko.
III. KAPITÜLIA
Ümilitatereki behar direla Jinkuaren hitzak entzün, eta hanitxek eztütiela aski phezatzen.
1. Beha zite, ene semia, ene hitzer, hitz ezinago eztiak beitira, eta mündü huntako filosofo, eta zühür ororen jakitiaren gañetik.
Ene hitzak bizitze, eta ezpiritü dira, eta eztie behar gizonen zentziaz phezatü izan.
Eztütüzü behar zure plazer banuala erakharri, bena ixilik entzün, eta begiratü ümilitate, eta bihotzeko desir oso bateki.
Dohatsü da, Jauna, zük jakintsützen düzüna, eta zure legia erakusten deiozüna, amurekatik zure eztitarzüna txesta erazi diazozün bere tristezietan, eta lürren gañen eskerniatia eztadin izan.
2. Nik jakintsütü dütüt, dio Jaunak, profetak, hatsarretik gora, eta orai ere orano orori mintzatzen niz, thaik gabe: bena hanitx ene botzari gogor dira, eta gor.
Haboro dira mündü huni gogo hobez behatzen direnak, eziez Jinkuari: ehiñerago jarraikiten dira bere aragiaren nahiküntiari, eziez Jinkuaren plazer hunari.
Mündü hunek eztü gaiza txipi, eta iraipus eztirenik baizik hitzemaiten, eta haregatik lehia handireki hura zerbütxatü izaten da: nik aldiz hitzemaiten deitziet gaiza ezinago handiak, eta eternalak, eta gizonen bihotzak herabian sarthürik daude.
Nur da ene zerbütxian, eta obedientzian gaiza orotan hañbeste arrankürareki daguena; nula mündiaren, eta mündüko handienian beitago? ahalkez hurt zite Sion, dio itxasuak, eta zeren arrazua galthatzen badüzü, hayr düzüla, beha zite.
Badütüzü, bide lüzian untsa laixter egiten dienak, elizako benefizio txipi baten ükheiteko; eta hanitxek huña bortxa behin lürretik goititzen dizie, bizitze eternalaren jardiesteko.
Baduatzü, irabazi xar baten unduan, nuntik hura ükhenen dien; luis bategatik, zunbait ordüz, ahalkeizüngarriki prozeskatzen dütügü, gaiza ezdeus bategatik, eta promes txipi bategatik, gaiaz eta egünaz eñhetziaren lotsarik eztitie.
3. Bena elas! huntarzün ezin khanbiatzen den batentako, irabazi ezin preziotan ezarten den batentako, uhure ezin handiago den batentako, eta gloria ezin mügarik, ez ürhentzerik ükheiten ahal dian batentako, eñhe aphür baten hartziaz, ihur herabeztitzen dü.
Ahalke zite arren zerbütxari herabeztia, eta plañütsia, zeren hurak bere perdizioniala prestago diren, eziez zü bizitze eternaliala.
Hurak haboro alageratzen dütüzü banitatiagatik, eziez zü egiagatik.
Egiazki bere esparantxak zunbait aldiz inganatzen zitizü; bena, ene promesak eztitü ihur inganatzen, ez-etare nitan fida dena, hütsik eizten juaitera.
Ene hitza etxekiren düt, erran düdana konplitüren düt, azken ürhentziala drano, ene amuriuan fidelki egonen denari.
Ni niz jente pherestier orori phakü emailia, eta deboten ororen azkarki borogazalia.
4. Ezkiriba itzazü bihotzian ene hitzak, eta ardüra hetan etxeki ezazü zure gogua; ezi hen mengua handi bat ükhenen düzü, tentatü ziratekian thenporan.
Bisitaren egünian ezagütüren düzü, irakurtian ezin enthelegatzen düzüna.
Bi gisaz kostümatü dit ene haitatien bisitatzera, erran nahi beita, tentazioniaz; eta konsolazioniaz.
Eta bi lekzione egün oroz irakurten diriet, bata, hen biziuen kuntre, khoxatzen nizalarik; bestia, berthüten emendatzera korajatzen dütüdalarik.
Nurk ere ne hitzak dakitzalarik mesperetxatzen beitütü, harek ükhenen dü azken egünian jüje garratz bat.
5. O ene Jinko Jauna, zü zira ene huntarzüna oro! eta nur niz ni, zureki bentüra nadin mintzatzera. Ni nüzü, zure zerbütxari txipi ezinago praube bat, har mesperatxatü bat, hanitxez praubiago, eta mesperetxatiago, eziez beitakit, eta bentüra beineinte erraitera.
Orhit zite hargatik, Jauna, ezdeus nizala, deus eztüdala, eta deus eztirodala.
Eztüzü zü baizik hunik, jüstorik, eta saintürik, zük dütüzü photeriak oro; zük emaiten, eta bethatzen dütüzü gaizak oro, hütsik eizten eztüzülarik bekhatoria baizik.
Orhit zite zure pietate ükheitetzaz, eta betha ezazü ene bihotza zure graziaz; eztüzünen gañen nahi, zure obrak hütsik bara ditian.
6. Nula nihauren büria soferitzen ahal düt miseriazko bizitze huntan zure miserikordiak, eta graziak azkartzen ezpanaie?
Eztezazüla ützül zure begithartia eneganik, eztezazüla lüza zure bisita; eeztizadazüla idoki zure konsolazionia; beldürrez ene arima lür hur gabez sekatü bat bezala gertha dadin.
Jauna, erakuts ezadazü, zure boronthatiaren egiten; erakuts ezadazü, zure aintzinian ümilki, eta behar den bezala bizitzen: zeren zü beitzira ene zühürtarzüna, zük ezagützen beinaizü, nizan bezalakorik, eta mündü haur egin beno lehen, eta nihaur mündiala sorthü gabe, ezagütü beinündüzün.
IV. KAPITÜLIA
Egian, eta ümilitatean, Jinkuaren aitzinian bizi behar dela.
1. Ene semia, egian ebil zite ene aitzinian, eta txerkha nazazü bethi, zure bihotzaren sinpletarzünian.
Atakarzün gaixtuetarik begiratü izanen da, nur ere egian, ene aitzinian ebilten beita, eta egiak soltatüren dü inganazaletarik, eta gaixtuen mardalletarik.
Egiak libratzen bazütü, egiazko libertatiaz gozatüren zira, eta eztüzü gizonen elhe banuetzaz axolik ükhenen.
Hori egia düzü Jauna, hel bekit, othoi, zük diozün bezala. Zure egiak jakintsü nazan, harek begira nazan, eta ürhentze hun batetara drano, hartan irañ erazi dizadan.
Harek libra nazan ber desirkünte gaixto orotarik, eta gaizkialat duen amuriotik, zureki ebiliren nüzü, bihotzeko libertate handi bateki.
2. Nik erakutsiren deitzüt (dio egiak) gaiza jüstuak, eta ene gogarako direnak.
Orhit zite, zure bekhatietzaz, dolümen, eta bihotz min handireki, eta eztüzüla seküla uste, zerbait zirela, zure obra hunak direla kausa.
Egiazki bekhatore zira, hanitx pasioneren pian, eta hetzaz üngüratürik.
Zihaurtzaz ezdeusiala zuaza bethiere, bertan erorten, bertan goithü izaten, bertan nahasten, eta bertan laxü gerthatzen zira.
Eztüzü glorifika erazitzen ahal zütian gaizarik batere; bena bai, zure büria hanitx mesperetxa erazi behar deizienik: zeren hanitxez flakiago beitzira, eziez enthelega ahal beitirozü.
3. Eztakizüla arren egiten düzün gaizetarik batere handi üdüri.
Eztüzüla uste, badela deus handirik, deus preziusik, deus miragarririk, deus fama hanitakorik: badela deus gorarik, deus laidatü, eta desiratü ihurk behar dianik, eternitateko gaizak baizik.
Biz egia eternala zure gogoko, besten ororen gañetik; eta zure zihauren ezdeustarzün handiak bihotza hunki diazazüla mingarki.
Eztezazüla deusentako ere hañ beste lotsa ükhen, deusere hañ güti unhets, deuseri ere hañ beste ihesi egin, zuña zure bekhatier: zuñek haboro dolore erakharri behar beiteizie, eziez zer nahi beita gaizaren galziak.
Eztira zunbait ene aitzinian egiazko bidian juaiten, bena berritzepen ikhasi nahiaz, eta süperbiaz gidatürik, ene segretiak jakin nahi dütie, eta Jinkuaren gaiza gorak enthelegatü, bere büriak, eta salbamentia gibelialat eizten dütielarik.
Bere süperbiak, eta ikhasi nahiak, hanitx tentazionetara, eta bekhatütara eror erazitzen dütü: ni hen ajütari enizalakoz.
4. Jinkuaren jüjamentien lotsa ükhen ezazü, eta photere oro dianaren kolerak ikhara erazi zitzan; ezinago gora denaren obrak eztizazüla ikher; bena zihauren inikitatiak xehe txerkha itzazü, zunbat gaizatan hüts egin düzün, eta zunbat huntarzün egiteko laxükeriaz eitzi dütüzün.
Bere debozionia zunbaitek librietan baizil eztie erakusten, bestek imajinetan, bestek kanpotiko señale eta figüra zunbaitetan.
Ardüra ahuan naie zunbaitek; bena bihotzian aphürretan.
Badira beste zunbait, enthelegia dielarik argitürik, eta bihotza garbitürik, beituatza bethi hatsalbotürik eternitateko gaizetarat, zuñi neke beitzaie lürreko gaizetzaz mintzatzen entzütia, natüra bere beharretan phenareki zerbütxatzen beitie: eta hek die borogatzen, zer egiaren ezpiritiak erraiten deien.
Zeren, erakusten beiteie, lürreko gaizen mesperetxatzen, eta zelükuen maithatzen: mündiak kasürik ez egiten, eta egün eta gai oroz zeliaren desiratzen.
V. KAPITÜLIA
Jinkuaren amuriuak egiten dütian gaiza miragarriez.
1. Benedikatzen zütüt zelüko aita, Jesü Krist ene Jaunaren aita; zeren ene praubeziaz orhitzeko huntarzüna ükhen düzün.
O miserikordien aita, eta konsolazione ororen Jinkua, esker deizüt; zeren konsolazionerik batere merexitü gabe, zure konsolazioniaz zunbait aldiz azkartzen beinaizü.
Benedikatzen, eta glorifikatzen zütüt bethi, zure seme bakhoitzareki, eta Espiritü saintü konsolazaliareki, jinen diren thenpora ororentako.
Eia, Jinko Jaun, ene maithazale saintia, zü ene bihotziala jin ziratekianian, ene barnia oro boztarioz betheren düzü.
Zü zira ene gloria, eta ene bihotzaren boztariua zü zira ene esparantxa; zuregana hersatzen nüzü, en thürbürarzünezko egünian.
2. Bena nula orano amuriuan flakü, eta berthütian hütskor beiniz; hartakoz mengua dit, zük azkar, eta konsola nazazün: ziauri arren ardüra ene bisitatzera, eta erakuts itzadazü zure jakite saintiak.
Solta nazazü ene pasione gaixtuetarik, eta sendo ezazü ene bihotza, desirkünte gaizkialat daramen orotarik, amurekatik barnetik sendotürik, eta untsa garbitürik, zure maithatzeko propi, soferitzeko azkar, eta hunian iraiteko fermo izan ahal nadin.
3. Gaiza handia da amuriua, huntarzün erras baliusa, zuñek baizik ezpeitü phezü dena arhintzen, eta desbardin diren gaizak bardin egarten.
Ezi egarten dü phezü dena, phezütarzünik gabe, eta kharats diren gaizak oro, ezti eta gozatsü ediren erazitzen dütü.
Jesüsen amurio indartsiak obra handien egitera bulkatzen dü, eta hoben diren gaizen konplitzera erakharten.
Althe gañian izan nahi da amuriua, eta eztü nahi mündü huntako gaiza aphalek batek ere han barna erazi dezen.
Solt izan nahi da amuriua, eta mündü huntako desirkünte orotarik hürrün, beldürrez haren barnetiko sua ülhünt dadin: beldürrez orano zunbait abantalla thenporalek zerbait nahasküra eman diazen, edo damü zunbaitek plega erazi dezen.
Amuriua beno deus ere ezta eztiagorik, deus ere azkarragorik, deus ere goragorik, deus ere hedatiagorik, deus ere maithagarriagorik, deus ere bethiagorik, deus ere hobiagorik, zelian ez lürrian: zeren Jinkuaganik sorthü beita amuriua, eta ezpeitate Jinkuatan baizik phausa, gaiza kreatü izan diren ororen gañetik.
4. Maite diana, bethi boztariuan dabila laxterrez, hegaltaz; solt da, eta deusek ere eztü baratzen.
Oro ororen emaiten dütü; oro orotan edireiten dütü; zeren ezinago handi den bakhoitzian, gaiza ororen gañetik phausatzen beita, zuñtarik huntarzünak oro, ixuri bat bezala, jiten beitira.
Eztü gaiza emanari sorik egiten; bena emailiaganat, gaiza ororen gañetik, ützültzen da.
Amuriuak ardüran eztü baragallürik batere ezagützen; bena haren herakia badua bara ahal liroien gaizen ororen gañetik.
Amuriuak eztü phezütarzünik senditzen, triballiak etzaizto phenus; ahal diruan beno haboro egin nahi lüke, eztü, ezin eginen gañen, soltantxarik galthatzen: zeren uste beitü, gaizak oro ehi eta sori zaitzola.
Hun da arren gaiza ororentako, eta hanitx eragiten dü; maite dianak hütsik egiten, edo korajia galtzen ezpadü.
5. Amuriua iratzarririk dago, eta lo daguelarik ere ezta lotzen.
Triballatziak eztü eñhetzen. tinkatziak eztü hersatzen, lotseriak eztü nahasten; bena goiti dua, sü gar bizi bat bezala, eta deusek ere baratü gabe, orotan gañetik igaraiten da.
Maite dianak badaki, zer erran nahi dian lenguaje hunek.
Oihü handi bat da Jinkuaren beharrientako; arima süz bethe batek dioianian: ene Jinkua ene amuriua, zü oro enetako, ete ni oro zuretako.
6. Larga nazazü amuriuan, bihotzaren erditik gogatzen ikhas dezadan, zuñen ezti den maithatzia, eta amuriuan hurtzia eta igerikatzia.
Amuriuak har nazala, haren bizitarzünak nihaur beno gorago boztarioz juan erazitzen naialarik.
Khanta dezadan amuriozko kantikua, zuri zelialat, ene maitia, jarraiki nadin, boztariozko amuriuak ene arima zure laidariuetan engoxa erazi dezan.
Maitha zitzadan nihaur beno haboro, eta nihaur ez zure amurekatik baizik: bai aldiz, zü egiazki maite zütienak oro, zütan, amuriozko legiak, züganik bere argia ükheiten dianak, manü emaiten dian bezala.
7. Amuriua laster da, egiati, debot, ezti, eta maithagarri: hura azkar da, pazient, fidel, abisatü, lüzaz iraile, korajus, eta ez seküla berauren txerkhazale.
Ezi zertan ere nurbaitek bere büria txerkatzen beitü, hartan berian amuriua galtzen dü.
Amuriua orotarat so egile da, aphal da, eta xüxen: ezta laxü, ez arhin, ez gaiza banuer gogua emaile; sobre da kasto, fermo, phausüzko, eta zentzü orotan untsa begiratü.
Amuriua gehienen manü pian, eta obedientzian egoile da, berauri xar, eta mesperetxagarri da, Jinkuari debot, eta esker emaile, hartan bethi esparantxa eta konfidantxa ezarten dialarik; are gütienik Jinkua gozatzen dian thenporan: zeren ezpeita amuriuan bizitzerik dolore gabe.
8. Gaiza ororen soferitzera, eta bere maitiaren boronthatiaren egitera prest eztenak, eztü merexitzen maithazaliaren izenaren ükheitia.
Maite dianak behar dütü, bere maitiaren amurekatik, gaiza gaitz, eta kharats direnak oro, gogo hunez, besarkatü, eta hareganik eztü behar hürrüntü, nahi eztütian gaizen jitia gatik.
VI. KAPITÜLIA
Egiazko maithazaliaren borogatziaz.
1. Ene semia etzirade orano maithazale azkar, eta abisatü bat.
Nulaz Jauna.
Zeren eta zük nahi etzünükian gaiza txipi batek, hasi dütüzünak, eitz erazitzen beiteitzü, eta sobera süreki konsolazionia txerkha erazitzen.
Maithazale azkar bat fermo dago tentazionetan, eta etsaiaren elhe inganiusetan eztü sinhesterik ezarten: hala nula bere gogara duazkon gaizetan plazer egiten beiteiot; orobat desplazerik ezteiot egiten, nahi eztian bezala juaiten zaitzuenetan.
2. Maithazale abisatü batek eztü hañ so egiten maite dianaren emaitiari, nula emailiaren amuriuari.
Haboro pheretxatzen dü amuriua, eziez profeitia, eta emaiten zaitzon gaizak oro beno preziatiago zaio bere maitia.
Maithazale noble bat ezta gaiza emanian; bena bai nitan, eman ororen gañetik phausatzen.
Eztükezü oro galdü, nitzaz, edo ene saintietzaz nahi zünükian bezañ sendimentü hunik ez ükhenik ere zunbait aldiz.
Bihotzian zunbait ordüz senditzen düzün gozua, eta eztitarzüna, presenteko graziaren obra düzü, eta aitzinetiko zelüko plazeren txestallü bat, zuñtan ezpeita behar sobera bermatü, zeren juaiten, eta jiten beita.
Bena berthüte, eta mereximentü handi baten señali da, ezpiritiaren zotüzü gaixto jiten direnean kuntre gerla egitia, eta debriaren gaizkiala eror erazitzeko egiten dütian iseien mesperetxatzia.
3. Etzitzela arren nahas, eta deskoraja, zer nahi beita gaizatan gaiñen, jiten zaitzün üdüripen araur gabek.
Begira ezazü fermotarzün azkar bat, eta Jinkuaganat intenzione xüxen bat.
Eztükezü üdüripen bat, zure ezpiritia zunbait aldiz bat batetan zelialat igaiten balin bada, eta gero berhala ützültzen ohiko bihotzaren inoxenkerietara.
Ezi hurak erakharten dütüzün beno lehen, bortxaz soferitzen dütüzü,; eta desplazer egiten deizieno, eta hen akazatzera iseiatzen zireno, eztükezü zuretako perdizione bat, bena bai mereximentü bat.
4. Jakin ezazü ezi, etsai zaharrak egin ahala oro egiten diala, zuri zure hunialako desirküntiaren gal erazitzeko; eta debozione orotarik, erran nahi beita saintien uhuratzetik, ene pasione saintiaren gogotik ez üztetik, bekhatien orhitmentxa hunetik, zihauren bihotzaren begiratzetik, eta bertjütian aitzina juaiteko hartü düzün deseñ fermotik hürrünt erazitzeko.
Saldua phensamentü gaixto erakharten deizü, debeia erazi, eta eta izi zitzan amurekatik, eta zure orazionetik, eta irakurte saintütik aparta erazi zitzan.
Desplazent ziozü kofesione ümila, eta ahal baleza komüniatzetik ere bara erazi zintzake.
Eztezazüla sinhets, ez-etare harez axolik ükhen, zunbat nahi beita ardüra hedatü deitzün inganiozko lazuak.
Nuiz ere gaiza gaixtuak eta theiak ezpiritiala erakharten beiteitzü, igor itzazü beraurganat. Erran ezazü.
Abilua ezpiritü theia, ahalke adi miserablia, abilua hi theyü iz, holako gaizak ene beharrietara erakharten dütianian.
Aparta adi eneganik infanazale ezinago gaixtua, eztük ükhenen nitan pharterik: bena Jesüs dükek eneki, gerla egile azkarbat bezala, eta hi baratüren iz ahalkez betherik.
Nahiago nük hil, eta phener orori ene büria pherestatü, eziez hiri behatü.
Ixil adi, mütü adi, enitzaik haboro behatüren, zunbat ere hanitx estürlünkü emaiten beteitak.
Jinkua da ene argia, eta ene salbamentia, nuren lotsa izanen niz?
Lizan ordian armada bat ene kuntre prestatürik, ene bihotzak eztü lotsarik ükhenen: Jinkua da ene ajütazalia, eta ene salbazalia.
Gerla egizü, soldado hun batek bezala: eta zure flakeziak zunbait aldiz eror erazitzen bazütü, har ezazü indar lehenekuak beno handiagorik: ene grazia handiago batetan fidatzen zirelarik, eta untsa begira zite banaloriatik eta süperbiatik.
Hori dela kausa, hanitx jente egiatik herratzen dira, eta ütsümentü, kasi ezin sendotzen den batetara, zunbait ordüz erorten.
Süperbius bere bürietan sobera konfidantxa erhoki hartzen dienen erorte haur, zerbütxa bekizü bethiere guaitan, eta ümilitatian zure bizi erazitzeko.
VII. KAPITÜLIA
Ümilitatiaren begiraren pian graziaren estaltziaz.
1. Hobiago, eta segürago düzü zuretako, ene semia estal dezazün debozioniaren grazia, hartzaz etzitian handi, ez hanitx mintza, ez hura hanitx pheza; bena behar düzü lehenago zure büria mesperetxatü, eta lotsa izan, zük merexitü gabe eman izan zaizüla.
Ezta behar sobera bürüneriareki, debozione berhala gaizkiala ützültzen ahal denari, estekatü.
Grazian zirenian orhit zite, hura gabe zuñen praube, eta miserablia kostümatü düzün izatera.
Bizitze espiritualaren profeitia eztiagozü solamente konsolazioniaren graziaren ükeitian: bena orano haren idokitziaren ümilki, pazientki, eta bere büriaz khontürik batere egin gabe unhestian; gisa batez nun, etzitian laxa orazioniaren estekamentütik, eta eztitzatzün ütz erras galtzera beste obra egitera üsatü züntianak.
Bena gogo hunek, zütan dena egin dezazün, hobekien ahal, edo uste dükezün bezala, eta etzitian osoki laxa, idortarzün, edo erreustarzün ezpiritian senditzen düzüna dela kausa.
2. Ezi hanitx jente badira gaizak bere gogara juaiten etzaitzen bezañ sarri, erreus, edo laxü gerthatzen beitira.
Gizonaren bidia ezta bethi haren photerian bena Jinkuari da eman, haren gidatzia, eta konsolatzia, plazer dianian, plazer dian bezanbat eta plazer dianari, üdüri zaion bezanbat, eta ez haboro.
Zunbait bere bürier gogua aphür emaile, debozione soberak gal erazi ükhen dütü; zeren ahal ziroien beno haboro egin nahi ükhen beitie, izartü faltaz bere aphürtarzüna, eta nahiago izanez, lehenago jarraiki bere bihotzaren süyari, eziez arrazuaren jüjamentiari.
Eta Jinkuari plazent zeion beno haboro banoki egin nahi ükhen dielakoz, hartakoz grazia galdü ükhen die.
Zeliala drano goratü nahi izan direnak; praubetü izan dira, eta xarretako ützi: amurekatik ümiliatürik, eta praubetürik ikhas dezen, ez bere hegaletzaz hegaltatzen, bena bai ene hegaletan esparantxa hartzen.
Jinkuaren bidian orano berri, eta deus ikhasi gabe direnak, ezpalin badira zühürren konselliaz gobernatzen, ehiñera inganatü, eta galdü izaten ahal dira.
3. Nahiago balin badira bere sendimentiari jarraiki, eziez beste zerbait dakienak sinhetsi, hentako azkentzia lotsagarri izanen da, bere sendimentü hartütik gibeltü nahi ezpadira.
Bekhanki bere büriak bester ümilki gobernatzera eizten dütie, beraurtzaz phakü direnek, eta zühür direla uste dienek.
Hobiago da zühürtarzün aphür bat ümilitatiareki, eta enthelegü txipi bateki, eziez jakiten leze handiak banaloriareki.
Hobe düzü zuretako gütiago düzün, eziez hanitx, süperbius erazi etzitzan.
Ezta aski zühürki gobernatzen, bere büria osoki alagranziari e,maiten diana, ahazten dialarik bere leheneko praubezia, eta Jinkuaren lotsa kastua, zuñ beldür beita, grazia eman izan zaiona gal dezan.
Eztü orano berthütiaren gozua zer den aski ezagützen, gaitzen, edo zer nahi beita esterlünküren thenporan, aski esparantxa gabe gobernatzen denak, eta behar lükian bezanbat konfidantxareki bere phensamentiak, eta orhitmentxak eneganat hedatzen eztütianak.
4. Nur ere bakian denian, següregi izan nahi beita; hura atakarzünen thenporan bihotz aphalegi, eta lotsorregi ediren izanen da.
Bazeneki bethiere txipi, eta ümil zihaur beitan egoiten, eta zure ezpiritiaren untsa aphaltzen, eta gobernatzen; etzinteke hañ laster danjeriala, eta bekhatiala eror.
Konsellü hun bat zuretako düzü, debozioniaren süya ezpiritian phiztü zaikezünian, phensa dezazün zihaur beithan, zer ziratekian argi haren juan unduan.
Hori heltü datekianian, goguan etxeki ezazü, arzara argia ützültzen ahal dela: zuñ thenpora aphür baten idoki ükhen beitüt; amurekatik zü abisatiago izan zintian, eta nihauren gloria hobeki ediren nezan.
5. Abantallusago düzü ardüran holaxe borogatü izatia, eziez gaizak bethi zure gogara nahi bezala bazüntü.
Ezi mereximentien huntarzüna eztago konsolazione, edo zelüko ikhuste habororen ükheitian: ez eskriptüran jakitus izatian, ez lekhü gorago batetan ezarri izatian; bena bai egiazko ümilitatiaren fundamenian, zelüko karitatiaz betherik izatian, Jinkuaren uhuriaren, nahaspillarik gabe, eta osoki txerkhatzian; bere büriaren ezdeusentako etxekitian, eta haren egiazki mesperetxatzian eta plazer ükheitian, zeren bestez, mesperetxatü eta ümiliatü den lehenago, eziez uhuratü.
VIII. KAPITÜLIA
Jinkuaren aitzinian bere büriaren xarretako igaren erazitziaz.
1. Mintzatüren niza ene Jaunari, hauts eta errhauts baizik enizanen gañen? Deus haboro ene büria etxekiten badüt; haur zirela zü, berhala ene kuntre, eta ene inikitatiek egiazko jakilegua bat ekharten die, eta haren kuntre enaite juan.
Bena nihauren büria büria xarretako, eta ezdeus batentako hartzen badüt, nihauren pheretxü propi orotarik bilaizten balin baniz, eta nizan bezala erhausten baniz, badikezüt zure grazia ajütari, eta zure argia ene bihotzialat hüllantüren düzü: eta zunbat nahi beita txipi den nihauren düdan pheretxia, ene ezdeustarzünian ithoren, eta galdüren düzü sekülakoz.
Han erakusten naizü nihauri, zer nizan zer izan nizan, eta zer phüntütara jin nizan: zeren ezdeus beiniz, eta ezpeinekian.
Nihauri eitzia baniz, haur nizala ezdeus, eta oro flakezia: so lehiatü bat aldiz egiten badeitazü, berhala azkartzen, eta alagrantzia berri batez bethatzen nüzü.
Eta untsa estonatzen nüzü, nula hañ thenpora llabürretan solajatzen, eta hañ eztiki besarkatzen naizün, ni nihauren pheziak bethi behera bulkatzen naiana.
2. Hori zure amuriuaren obra düzü, zuñ nik deus egin bage, eneganat lehenik jiten beita hañbeste beharretan sokhorritzen naialarik, phasü gaixtuenetarik ere begiratzen, eta, egiaren erraitera, ezin khunta ditakian gaitzetarik soltatzen naialarik.
Nihauren büriaren gaizki maite ükhenez, nihaur galdü izan nüzü; eta zure zihauren txerkhatzez eta xahüki maithatzez, zü ediren zütüt, eta nihaur ere bai, eta zureganako amuriuak, nihauren ezdeustarzünian, barna beno barnago sar erazi nizü.
Zeren zük enetako, o ezinago ezti zirena, nik merexi beno haboro huntarzün beitüzü, eta nik esparantxa ükheitera, edo zuri galthatzera bentüra neintian beno hanitxez haboro.
3. Benedikatü zirela, ene Jinkua; zeren, zunbat ere huntarzünik batere ezpeitüt merexi; haregatik, zure largo, eta hun izate müga gabiak thayk ezpeitü seküla hartzen, ezagützerik kharreiatzen eztianer ere, eta zureganik hürrüntü direner hunki egiteko.
Ützül gitzazü zureganat, amurekatik ükhen dezagün ezagütze, izan gitian ümil, eta debot; zeren zü beitzira gure salbamentia, gure berthütia, eta gure azkartarzüna.
IX. KAPITÜLIA
Gaizek orok Jinkuaganat, azken ürrhentzialat bezala juan erazi behar diela.
1. Ene semia, egiazki dohatsü izatia desiratzen badüzü, nik behar dit izan zure azken müga.
Intenzione hunek xahatüren dizü zure bihotza, zuñ beraurganat eta kreatüretarat ardürago okhertürik beitago.
Ezi zure büria zerbaitetan txerkhatzen badüzü, berhala gaizki edireiten, eta idortzen zira.
Oro arren eneganat lehenik, eta bürütik erakhar itzazü; zeren ni beiniz gaizak oro eman deitzüdana.
Phausüz ikhus itzazü oro bederarka, huntarzün ezinago handitik jalkiak bezala; eta hartakoz orok eneganat bere üthürbürialat bezala erakharri behar dizie.
2. Eneganik, üthürrü bizi batetarik bezala, txipiak eta handiak, praubiak eta aberatsak, hur bizi bat hartzen die; eta nur ere ene zerbütxian gogo hunez, eta bolontarioki jarten beitira, hek grazia graziarentako ükhenen die.
Nur ere aldiz, nitarik kanpo, glorifikatü, edo hun propi zunbaitetan alageratü nahi beitateke, hura egiazko alagrantzian, eta bihotzeko plazer larguan, ezta izanen; bena hanitx gisaz nahasküretan, eta hersidüretan izanen da.
Eztüzü behar arren deus ere huntarzünetik zihauri eretxeki, eta eztezazüla berthütia zuñ nahi beita gizoni eman: bena oro Jinkuari, zuñen sokhorria gabe deus ere ezpeitü gizonak.
Nik oro eman zitit, nik zirena oro nahi zütüt, eta garratztarzün handi bateki eskerrak galthatzen zitit.
3. Haur da egia, zuñtzaz gloriaren benitatia akazatzen beita.
Eta behin zelüko grazia, eta egiazko karitatia sartzen badira bihotz batetan, han eztateke ez inbidiarik, ez bihotz hersidürarik, eta amurio propia ezta bürzagitüren.
Ezi Jinkuaren karitatiak oro garhaitzen dütü, eta arimaren indarrak oro largatzen.
Untsa zühür bazira, nitan baizik etzira alageratüren, nitan baizik eztüzü esperantxarik ükhenen; zeren Jinkua bera baizik ezpeita ihur hunik, zuñek gaiza ororen gañetik laidatü eta benedikatü izan behar beitü.
X. KAPITÜLIA
Gaiza ezti bat dela, mündia mesperetxatürik, Jinkuaren zerbütxian izatia.
1. Orai arzara mintzatüren nitzaizü, Jauna, eta enüzü ixilik egonen; mintzatüren nüzü ene Jinkuaren, ene Jaunaren, ene errege zelian denaren beharrietara.
Ala beita handi, Jauna, zure lotsa dienen, begiratzen düzün eztitarzünaren hanitxtarzüna bena zer zira zü maite zütianentako? zer bihotz osoz zerbütxatzen zütianen?
Ihulere ezin erraiten ahal den bezalako düzü zure ezpiritüz ikhustiaren eztitarzüna, zuñ maite zütianer largoki emaiten beitüzü.
Orotan gainti erakutsi deitazü zure karitatiaren eztitarzüna, ezdeus nintzalarik, egin ükhen naizünian, eta zure ganik herratürik nabilanian, zihaurganat erakharri naizünian, zerbütxa zintzadan amurekatik; eta zure maite ükheitiaz manü eman deitazünian.
2. O amuriuaren üthürri ezin agort daitiana, zer erranen düt zützaz?
Nula ahaztera üzten ahal zütüt, nitzaz orhitzeko huntarzüna ükhen düzünen gañen nihaurk orano ene arima theyü eta gal unduan.
Pietate ükhen düzü zure zerbütxariaz, ihuntik ere esparantxa ükheiten ahal zian beno haboro; eta zure grazia, eta adixkidegua erakutsi deitzozü harek ihulere merexi zian beno hobeki.
Zer grazia hunen ordari emanen deizüt? Ezi eztüzü orori eman izan, gaizak oro eitzirik mündü huni adio erraitia, eta komentietako bizitziaren besarkatzia.
Gaiza handi bat deia, zü zerbütxa zitzadan, beste kreatürak oro zure zerbütxatzera bortxatü direnen gañen?
Etzitazü üdüri izan behar, zure zerbütxatzia gaiza handi bat dela; bena lehenago üdüri zitazü gaiza handi, eta miragarri bat dela, ükhen dezazün huntarzüna, hañ praube eta merexi gabe bat har dezazün zure zerbütxaritako, eta jünta dezazün zure maitekilan.
3. Nik dütüdan gaizak, eta zure zebütxatzeko emaiten deitazün muldia, oro zuriak dütüzü.
Bena haregatik zure aldian, zük ni haboro zerbütxatzen naizü, eziez nik zü.
Hoiek dütüzüla zelia eta lürra gizonaren zerbütxüko kreatü dütüzünak, prest beitaude, eta egün oroz egiten beitie, zük manü emaiten deiezüna.
Bena hori gaiza aphürra düzü; aingüriak ere orano gizonaren zerbütxüko bere heñian ezarri dütüzü.
Horik oro beno haboruago dena düzü aldiz, zihaurk düzün, gizonaren zerbütxatzeko, huntarzüna, eta hari hitz emaitia, zihauren büria emanen deiozüla.
4. Zer emanen deizüt, egin deiztatzün huntarzün hoien ororentako. Ah zerbütxa ahal bazintzat ene menteko egün oroz!
Ah egün bakhoitx batez ere zerbütxa ahal bazintzat, zük merexi düzün bezala.
Egiazki zük merexi dütüzü zerbütxiak oro, eta laidorio eternal bat.
Egiazki zü ene Jauna zira, eta ni zure zerbütxari praubia, ene indar oroz zü zerbütxatü behar züntükedana, eta zure laidoriuetan seküla debeiarzünik hartü behar enükiana.
Hala nahi dit, hala desiratzen dit; bena nik ments dütüdanen ororen süplitzeko ükhezü huntarzüna.
5. Ala beita uhure, eta gloria handia, zure zerbütxatzia, eta zure amurekatik, beste gaiza ororen mesperetxatzia!
Ezi nur ere gogotik zure ezinago saintü den zerbütxiaren pian jarten beitira, hek ükhenen dizie grazia handi bat.
Nur ere zure amurekatik, aragiaren plazer orotarik hürrüntü beitirateke; hek edirenen dizie espiritü saintiaren ezinago ezti den konsoliua.
Nur ere zure izenetan bide hersian jarten beitira eta mündüko arranküretzaz bilaizi beitirateke, hek jardietsiren dizie ezpiritüko libertate handi bat.
6. O Jinkuaren zerbütxü eder, eta maithagarria, zuñek gizona saintützen, eta libertatian ezarten beitü.
O relijiusen izatiaren mithilgua sakratia, zuñek gizona ezarten beitü aingürien pare, Jinkuaren apaisazale, debrien lotsa erazizale, eta arima fidel orori laidable.
O zerbütxü besarkatü, eta bethi desiratü behar günükiana, zuñtzaz merexitzen beitü ihurk huntarzün ezinago handia, eta jardiesten alagrantzia bethi irañen diana.
XI. KAPITÜLIA
Behar dütiala ihure bere bihotzeko desirak untsa ikhertü, eta xüxentü.
1. Orai drano untsa ikhasi eztütüzün hanitx gaiza behar dütüzü, ene semia, orai ikhasi.
Zuñ dira hurak, Jauna?
Zure bihotzeko nahiküntia, osoki eni plazent den bezala, ezar dezazün, etzitian izan zure büriaren maithazale, bena ene boronthatiaren egitera sü handireki iseia zitian.
Ardüra zure nahiküntek gortzen, eta phausatzen zütie; bena gogua emazü, eia ene uhuriak, ala zihauren abantallak haboro bulkatzen zütian.
Ni nizala kausa bada, kuntent izanen zira, nula nahi beita gaizak jin erazi ditzadan: bena zerbait zihauren profeitürik estalirik balin bada, harek nahasküraz eta phezütarzünez bethatzen zütü.
2. Gogua emazü arren, sobera konfidantxa har eztezazün, aitzinetik, ene gogorik jakin gabe, hartü zünian desirküntian; beldürrez gero dolü dakizün, edo lehen plazer egiten zeizün gaizak, eta hobiago ustez lehiatüki egin nahi zünianak, gerotik desplazer egin dizazün.
Ezi eztizü behar ihurk jarraiki bihotzeko desir hun üdüri diren orori, ez-etare hargatik berhala akazatü gaixto üdüri direnak ere.
Hun da zunbait ordüz estekamentü, eta desirkünte hunen ere bridatzia, beldürrez, hen üsiegi jitiak, ezpiritia barreia erazi dizazün, edo zure aski begiratü izan gabiak, bestiak bekhatiala eror erazi ditzan, edo orano, besten zuri bühürtziak, zihaur nahas, eta eror erazi zitzan.
3. Zunbait ordüz aldiz, behar da bortxareki, eta korajereki aragiaren nahikünten kuntre bühürtü, eta ez goguarik eman, zer nahi dian, edo zer eztian nahi: bena egin ahala oro egin, amurekatik nahi bada eta ez ezpiritiaren pian izan dadin.
Eta gaztigatü, eta esklabajian egoitera bortxatü behar dü, gaiza orotara prest izan dadin artio, eta ikhas dezan artio aphürrez pairatzen, gaiza arrunten maithatzen, eta berauri plazent etzaionaz ez murmuzeiatzen.
XII. KAPITÜLIA
Pazentziaren bere phüntiala ezartiaz, eta aragiaren nahikünten kuntre borrokatziaz.
1. Eskierki, ene Jinko Jauna, pazentziaren untsa mengua handia dizüt: ezi eni nahi eztüdanik hanitx gaiza, ene mentian heltzen zitadazü.
Ezi zer nahi beita gisaz, bakiaren ükheitera iseia nadin; eztitezü ene bizitzia gerla, eta dolore gabe izan.
Hala düzü, ene semia, bena eztit nahi tentazionerik gabe den, edo nahi eztian gaizarik borogatzen eztian bake bat txerkha dezazün.
Bena ordian berian, uste ükhen dezazün, bakia edirenen düzüla; nuiz ere hanitx thürbürarzün suertez, eta hanitx nahi eztüzün gaizaz borogatü beitzirateke.
2. Erraiten badüzü eztirozüla hanitx soferi, nula ordian soferitüren düzü pürgatorioko süya?
Bi gaizetarik txipiagua ihurk behar dizü bethi haitatü.
Amurekatik arren, eternitateko süplizio gero jinen direner, ihesi egin ahal dezazün; iseia zite, Jinkuaren amurekatik, oraiko gaitzen pazentzia handi bateki soferitzera.
Uste düzia mündü huni estekatürik daudian gizonez, deus edo aphür baizik eztiela soferitzeko? etziniro bat ediren, txerkha zintzan ordian mündü huntako aisenak.
Bena aments badizie plazer hanitx, eta bere nahikeriak egiten zitizie, eta hartakoz aphür senditzen zitizie bere thürbürarzünak.
3. Nahi dit, dütien goguala jiten ahal zaitzen gaizak oro: bena zunbat thenporaz uste düzü irañen diela?
Mündian asezian direnak, khia bezala, galdüren dütüzü, eta plazer igarenez eztizie orhitmentxarik batere ükhenen.
Haboroz haboro lürrian direno ere, eztütüzü hetzaz gozatzen kharatstarzün, eta lotsa gabe.
Ezi zuñ gaizatan ere beraurien plazera edireiten beitie; hartarik berautarik ardüra doloriaren phenak ükheiten zitizie; eta hori jüstoki heltzen ziezü, amurekatik, behar ezten gisa bere plazerak txerkhatzen, eta her jarraikiten direnak, hetzaz ahalke, eta kharatstarzün gabe eztitian goza.
4. Ala beitira plazer hurak, direnak oro, llabür falsü gaixto, eta ahalkeizün.
Bena haregatik, hetarik jiten diren nahaskürak, eta ütsümentiak ezteitze üzten ezagützera: bena abere mütü eli bat bezala, baduatza arimaren perdizioniala, bizitze gastatü hunen plazer txipi bat dela kausa.
Etzuazala arren, ene semia, zure aragiaren nahikünten unduan, eta gibel zite zihauren boronthatetik... Alagera zite Jinkuatan, eta emanen deitzü zure bihotzaren galtuak.
5. Ezi egiazki alageratü nahi bazira, eta konsolio largorik eneganik ükhen: mündüko gaizak mesperetxatzen, eta lürreko plazerak oro zihaurganik hürrüntzen dütüzülarik, benedikatü izanen zira, eta konsolio largorik emanen zaizü.
Eta zunbatenaz hürrütürenago beitzira kreatüra ororen konsolazionetik; hanbatenaz nitan edirenen düzü eztiagorik, eta azkarragorik.
Bena etzira berhala hetara heltüren, zunbait tristezia, eta zure büriaren kuntre zunbait borroka soferitü gabe.
Jarriren zaizü aitzinian kostüma zahar, zütan herruak barna egin dütükian bat; bena hobiago batez goithüren düzü.
Murmuzeiatüren dizü aragiak, bena ezpiritiaren debozione süz bethiaz bridatüren düzü.
Nuizpaiko süge zaharrak therritatüren, eta khexa eraziren zütü; bena orazioniaz ihesi derezatüren düzü: besthalte untsa triballatziaz sarkhüra handi bat zerratüren deiozü.
XIII. KAPITÜLIA
Jesü Kristen exenpliala, zerbütxari ümil batek ükhen behar dian obedientziaz.
1. Ene semia, nur ere obedienziatik jalkitera iseiaitzen beita, harek bere büria graziatik jalki erazitzen dizü, eta nurk ere hun berhezi bat ükhen nahi beitü, hark galtzen dütü komünak.
Bere gehienaren pian bolontarioki, eta gogo hunez, jarten eztenak, erakusten dü, eztela orano osoki aragiaren bürzagitü, bena ardüra ostikatak emaiten deitzola, eta murmuzeiatzen zaiola.
Ikhas ezazü arren, zure gehienaren pian bertarik jarten, zük nahi düzüniala plega erazi nahi badüzü zihauren aragia.
Ezi bertanago ihurk garhaitzen dizü kanpotiko etsaia, barnetiko debozionia eskerniatü ezpada.
Eztüzü etsai greugarriagorik, ez gaixtuagorik zure arimaren, eziez zihaur beitzira ezpiritiarki bakian etzireno.
Behar düzü, zure büriaren egiazko mesperetxü oso bat hartü, aragia, eta odola beno azkarrago izan nahi balin bazira.
Sobera zure büria, behar ezten bezala, maite düzülakoz orano, hartakoz ikharatzen zira besteren boronthatiaren osoki egitiaz.
2. Bena gaiza handia deia, zü erhaüts, eta ezdeus baizik etzirenen gañen, Jinkuaren amurekatik, beste gizon baten eskü pian jarten bazira? ni nizalarik photere oro diana, eta goren gorenik dena, gaizak oro ezdeusetarik egin dütüdana, zure amurekatik, gizonaren pian ümilki jarri nizanian?
Bestiak oro beno ümilago, eta aphalago jarri nüzü, amurekatik, zük zure süperbia, ene ümilitatiaz, garhait zenezan.
Ikhas ezazü erhauts zirena obeditzen. Ikhas ezazü ümilitatiaren, lür eta lohi zirena, eta besten ororen, huñ petan izaten.
Ikhas ezazü, zihauren boronthatiaren ez egiten, eta nuren nahi beita manü pian jarten.
3. Khexa zite, zihauren kuntre, eta eztezazüla ütz ürgülliaren hankürotxa zütan bizitzera: bena hañ txipi, eta ororen petiko erakutsazü zure büria, nun oro zure gañetik ebil ahal ditian, eta kharriketako lohia bezala, huñ petan erabil zitzen. Zer dükezü plañitzeko, o gizon ürgüllütsia?
Zer düzü bekhatore theia, zuri meatsü egilen kuntre erraiteko düzüna, hañbestetan Jinkua ofensatü, eta ifernia merexitü düzüna?
Bena pharkatü deizü ene begiak, zeren zure arima ene aitzinian prezius izan beita; amurekatik ezagüt zenezan ene amuriua, eta ene hunki eginer kharreia zenezan bethi zure ezagützia.
Eta amurekatik besten pian, eta ümilitatian thaik gabe jar zintian, eta pazentziareki zuri eginen zeitzien mesperetxiak soferi zintzan.
XIV. KAPITÜLIA
Behar diela Jinkuaren jüjamentü estaliek lüzaz phezatü izan, gihauren obra hun ustek ürgüllütsü erazi ezkitzen amurekatik.
1. Entzün erazitzen deiztadazü, Jauna, zure jüjamentiak, irurziri herots bat bezañ azkarki; ene ezürrak lotsaz, eta ikharaz bethatzen dütügü, eta ene arima izieri handi batetan diagozü.
Baniagozü espantatürik, eta ikhusten dit, zeliak ere eztirela xahü, zure aitzinian.
Aingürier pharkatü ezpadüzü, hen gaixtokeriaren ediren unduan, zer izanen da nitzaz.
Izarrak zelütik erori dütüzü, eta nik, erhauts baizik enizanen gañen, zer esparantxa ükhenen düt?
Obrak laidable zütiela üdüri zienak, erori izan dütüzü lekhürik aphaleniala, eta ikhusi zitit aingürien ogiaren jaliak, urdentako ziren magitxen, jatez plazer hartzen.
2. Eztüzü arren saintütarzünik batere Jauna, zük zure eskia zihaurganat thiratzen badüzü.
Eztüzü zühürtarzün profeitablerik, zure gobernia baratzen bada.
Eztüzü azkartarzün hun denik, zük süstengatü gabe, eizten badüzü.
Eztüzü xahütarzün segürik, zük hura begiratzen ezpadüzü.
Eztüzü gure begiratzia deusentako ere hun, zure begira saintiak sokhorritzen ezpagütü.
Ezi gihauri eizten bagütüzü, erorten eta galtzen gütüzü, zützaz aldiz bisitatiak bagira; jaikiten eta bizitzen gütüzü.
Egia düzü, khanbiakor girela, bena zük fermotzen gütüzü, eta epheltzen girenian, zük berotzen gütüzü.
3. Ala beitüt nik nihaurtzaz sendimentü ümilik, eta aphalik ükhen behar! ala beitüt ezdeus uste ükhen behar, dela zerbait huntarzünen üdüripen düdana!
Ala beitüt nik, aphal beno aphalago jarri behar, Jauna, zure jüjamentien leze haniaren pian, zuñtan edireiten beitüt, ni besterik deus enizala, ezdeus eta ezdeus baizik!
O phezü themañü gabia! o itxaso ezin igaraiten dena! zuñtan nihaurtzaz deus besterik ezpeitüt edireiten, baizik ere osoki ezdeus nizala.
Nun date arren, ene gloriaren estalgünia? nun ene berthütian hartü nian konfidantxa?
Banaloria oro iretsi izan düzü, zure nitan gañeko jüjamentien barnatarzünian.
4. Zer dira gizonak oro, zure aitzinian? lürrezko phitxerrak bere egiliaren kuntre glorifikatüren direia?
Gizon, zuñen ere bihotza egian Jinkuaren manü pian beitago, nula elhe banuetzaz ürgüllütsütüren ahal da?
Mündiak orok ezin goratzen dizü, egiak bere pian aphal erazi diana; eta bere esparantxa fermoki Jinkuatan ezarri diana, eztüzü zotükatüren mündü ororen laidoriuegatik.
Ezi laidazale hurak berak ezdeus dütüzü, eta bere elhen herotsa bezala, galdüren dütüzü, Jinkuaren egia aldiz badiagozü bethierekoz.
XV. KAPITÜLIA
Nula egon, eta mintzatü behar den, gaiza desiratzen ahal diren orotan.
1. Ene semia hulaxe mintza zite, gaiza orotan; Jauna, zure plazera balin bada, egin bedi hori hola.
Jauna, zure uhuria hala bada, egin bedi hori zure izenetan.
Jauna, ikhusten badüzü eni konbeni dela, eta hun dela enetako, unhesten badüzü, ordian emadüzü grazia, hartzaz zure uhuretan zerbütxa ahal nadin.
Bena ezagützen badüzü, enetako gaixto datekiala, eta arimaren salbamentiaren eztatekiala hun: halako desirküntiak idoki itzazü eneganik.
Ezi desirküntiak oro eztütüzü espiritü saintiaganik, zunbat ere gizonari xüxen eta hun üdüritzen beitzaitzo.
Eztüzü ehi egiaren klarki ezagützia, ala ezpiritü hunak, ala gaixtuak gaiza baten, edo betse baten desiratzera bulkatzen zütian: ala orano zihauren ezpiritiak hartara erakharten zütian.
Hanitx jente azken ürhentzian trunpatü izan dira, zuñ hatsarrian üdüri beitzen, ezpiritü hunaz bulkatiak zirela.
2. Hartakoz zer ere ezpiritiala desiragarririk jiten ahal beita, harek behar dü desiratü, eta galthatü izan Jinkuaren lotsareki, eta bihotzeko ümilitatiareki: eta orotan gainti, zihaurek boronthaterik ükhen gabe, eni oro eitzi behar düzü erraiten düzülarik.
Jauna, zük badakizü nula den hobekienik: haur, edo hura egin bedi, zük plazer düzün bezala.
Emazü plazer düzüna, plazer düzün bezanbat, eta plazer düzünian.
Egizü eneki, dakizün bezala, eta zihauri plazentenik, eta zure uhuriaren hobekienik den bezala.
Ezar nazazü plazer düzün lekhian, eta nitzaz egizü, plazer düzüna, libertate oso bateki.
Zure eskietan nüzü, ützül nazazü, horrat hunat üngürian.
Haur nüzüla zure zerbütxaria, orotara prest nizana, nihauren bizitzerik zuretako baizik, eztüdanen gañen desiratzen; bena hura untsa, eta zük metexi düzün bezala, enplega dezadan zihaurk ürgaitz nazazü.
3. O Jesüs, ezinago hun eta ezti zirena, emadazü zure grazia, amurekatik eneki den, eneki triballa dadin, eta eneki, azken ürhentziala drano, irañ dezan.
Desira erazi, eta nahi ükhen erazi ezadazü bethiere zuri maithagarrienik, eta plazentenik zaizün gaiza.
Zure boronthatia enia den, eta enia bethi zuriari jarraiki dadin, eta bake ezianago hun batetan, hareki izan dadin.
Zük nahi düzüna, düdan nahi, zük ez nahitüzüna, eztüdan nahi, eta eztüdan photererik nahi, edo ez nahi ükheiteko, zük nahi, edo nahi eztüzüna baizik.
4. Mündian diren gaizer orori hiltzeko grazia galthatzen deizüt, eta gizonen artian ez ezagütü, eta bai mesperetxatü iztia, zure amurekatik maitha dezadan.
Phausa nadin zütaz gaiza desiratzen dütüdan ororen gañetik, eta ene bihotza zütan bakian izan dadin.
Zü zira egiazko bihotzeko bakia, eta phausü bakhoitza: zütarik kanpo, oro neke, eta greugarri dütüzü. Lotüren, eta phausatüren nüzü bake hartan berian, erran nahi beita, zütan, zuñ baitzira huntarzün eternala, eta ezinago handi dena, hala biz.
XVI. KAPITÜLIA
Jinkuatan beraurtan behar dela txerkatü egiazko konsoliua.
1. Eztit heben egürükiten, bena bai beste mündian, zer ere ene konsolazionetako desira, edo phensa ahal beitirot.
Nütian ordian nihaurk, mündüko konsolazioniak oro, eta plazerez oroz goza ahal nendin ordian; gaiza segür bat düzü, eniruala irañ ahal lüzaz.
2. Hortik ageri düzü, eztirozüla, o ene arima, ediren konsolazione, eta alagrantzia oso bat, Jikuatan baizik, zuñek praubiak konsolatzen, eta ümilak sokhorritzen beitütü.
Egürükazü aphür bat, egürükazü, o ene arima, Jimkuaren promesa, eta ükhenen düzü zelian, huntarzün ororen bilkhüra.
Oraiko gaizak sobera, behar ezten bezala, desiratzen badütügü, zelükuak, eta eternitatekuak galdüren dütüzü.
Hun thenporaletzaz zerbütxa zite, eta eternitatekuak desira itzazü.
Eztüzü hun thenporalik, zü osoki asezia ahal zitzakeienik, zeren ezpeitzira kreatü izan hen gozatzeko.
3. Hun kreatü izan direnak oro züntian ordian, etzinteke izan ahal dohatsü: bena zure dohatsütarzüna oro diagozü Jinkuatan, gaizen ororen kreazalian.
Eztüzü dohatsütarzün hura, mündü hunen maithazale erhuek uste, eta laidatzen dien bezala, eta arima xahiek, zunbait ordüz, gozatzen dien bezala, zuñen phensamentiak oro, zelietan beitaude.
Gizoneganik jiten den konsolazionia oro, bano eta llabür da.
Egiak bihotzian boroga erazitzen deizün konsolazionia da, dohatsia, eta egiazkua.
Gizon debotak lekhü orotan bereki kharreiatzen dü Jesü Krist bere konsolazalia, eta erraiten deio sokhorri nazazü, ene Jesüs jauna, thenpora, eta lekhü orotan.
Biz haur ene konsolazionia; konsolazionen ororen gabeziaren, gogo hunez, nahi ükheitia.
Eta zure konsolazionia faltatzen bazait, zure boronthatia, eta ene borogatzeko emaiten deitadazün gaztigia, zerbütxa dakidan ene konsolazionerik handienarentako.
Ezi zure khexatzia, eztüzü bethierekoz, ez-etare zure mehatxia eternitatekoz.
XVII. KAPITÜLIA
Gure arrakürek orok Jinkuatan ezarri behar diela.
1. Ene semia, eitz nazazü, zütan nahi düdanaren egitera, nik bazikit zer den hun zuretako.
Gizon ziren bezala, zure phensamentiak jiten zaitzü, eta zure sendimentiak hanitx gisatan, gizonen emurak konseillatzen deitzien bezala dütüzü.
Jauna, zük diozüna egia düzü, zük enetako düzün arranküra, handiago düzü, eziez nik nihaurentako ükhen ahal niruana oro.
Ezi nurk ere bere arranküra oro zütan ezpeitü ezarten, hura erorkor dükezü.
Jauna, nitzaz egizü plazer düzüna, ene boronthatia zureganat xüxen, eta fermo egon dadin ber.
2. Plazer badüzü ülhünpian izan nadin, zirela benedikatü; eta plazer badüzü argian izan nadin, zirela berriz benedikatü; ene konsolatzeko huntarzüna balin badüzü, zirela benedikatü; eta nahi badüzü thürbürarzünian izan nadin, zirela orobat bethiere benedikatü.
Ene semia, holaxe egon behar düzü eneki ebili nahi balin bazira.
Hañ gogo bunez behar düzü soferitzeko, nula alageratzeko.
Hañ gogo hunez behar düzü izan menguatü, eta praube, nula ükhentsü eta aberats.
3. Jauna, nitan gaña erakharriren dütüzün phenak oro, zuregatik gogo hunez, soferitüren zitit.
Bardinzki hartü nahi zitit, zure eskütik huna eta gaitza, eztia eta kharatsa, alagera eta tristia; eta zuri eskerrak eman, eni heltzen zaiztan gaiza orotzaz.
Begira nazazü bekhatü orotarik, eta enüzü lotsa izanen heriuaren, ez iferniaren.
Sekülakoz egoitz, eta biziaren librütik khen enazazün ber; nitan gaña jinen diren thürbürarzünek orok, eztitazie damürik eretxekiren.
XVIII. KAPITÜLIA
Mündü huntako miseriek, behar diela pazentzia ezti bateki, soferitü Jesü Kristen exenpliala.
1. Ene semia, ni zure salbamentiagatik zelütik jaitsi nüzü, zure miserietzaz kargatü izan nüzü, ez bortxaz, bena amurioz, amurekatik pazentzia ükheiten ikhas zenezan, eta mündü hunatko miseriak, maugrenaie gabe, soferi zintzan.
Ezi ene lehen sortzepenaren orenaz geroz, khürütxian hil artio, eztitazü doloriaren soferitziaz hütsik egin.
Gaiza thenporaletarik ments handirik ükhen dit, hanitx plañü nitzaz ardüra entzün dit, ahlkiak, eta laiduak eztiki soferitü zitit, ene hunki-eginen esker gaixtua, ene miraküllien blasfemiuak, eta ene erakuste hunen, aküsantxa falsiak ükhen zitit.
2. Jauna, zure mentian pazient izan zirenen gañen, orotan gainti, zure aitaren maniaren konplitzian; jüsto düzü, ni bezlako bekatore miserable batek, zure boronthatiaren araur pazientki bere büria soferi dezan: eta zük plazer düzün artio, bizitze gastatü hunen karga, bere salbamentiagatik kharreia dezan.
Ezi zunbat ere oraiko bizitziaren karga phezü ihurk senditzen beitü, haregatik orogatik zure graziaren photeriaz, mereximentü handitako gerthatü düzü, eta flakien ere, zure exenpliari, eta zure saintien hatzer jarraikiten direlarik, süstengagarriago, eta baliusago.
Hanitxez ere konsolagarriago düzü, eziez nuizpait beitzen lege zaharrian, nuizere zelüko bortha zerratürik beitzaguen, eta zelialako bidia ere ülhünago üdüri beitzen, hañ jente aphürrek hanko erresomaren txerkhatzeko arranküra hartzen zienen gañen.
Ordian jüsto zirenak ere, etzitakezün salba, zure pasionia beno lehen, eta etzitakezün sar ahal zelüko erresoman, zük zure heriotze saintia konpli artio.
3. O zunbat esker ezteizüt zuri eman behar, zeren ükhen düzün huntarzüna, eni, eta arima fidel orori, erakusteko hañ bide xüxen bat, eta hun bat, zure eternitateko erresomalat juaiteko.
Ezi zure bizitzia, gure bidia düzü, eta pazentzia saintiaren moianez, juaiten gütüzü zureganat, zuñ beitzira gure khorua.
Aitzinetik exenplia eman, eta erakutsi ezpazeneizü, nurk lüke zuri jarraikiteko arranküra?
Elas zunbat lirateke, hürrün, eta gibelian bara litakianak, ikhus ezpalitze zure exenplü ederrak.
Haregatik orogatik ephel giaudetzü, hañbeste miraküllüren eta pherediküren entzün unduan; zer lizate, ezpagünü hañ argi handi bat zuri jarraikiteko?
XIX. KAPITÜLIA
Goitzarrenen unhestiaz, eta nur egiaz pazient den borogatziaz.
1. Zer da zük diozüna, ene semia, akaba bite zure plañiak, ene, eta beste saintien pasionia untsa ikhusi unduan.
Etzira orano bortxakatü, zure odola ixur artio.
Gaiza aphürra düzü, zük soferitzen düzüna, parrian ezarten balin badüzü, hañbeste soferitü dienekilan, zuñ hañ azkarki tentatü, hañ mingarki hiratü, hañbeste gisaz borogatü, eta eskerniatü izan beitira.
Behar düzü arren, besten garratzaguak ezpiritiala erakharri, zihauren txipiñiak arhinzkiago soferi ditzazün amurekatik.
Eta ezpazaitzü üdüri txipiñi direla, gogua emazü, zure pazentzia gabiak hala üdüri erazi eztitzazün.
Bena ala diren txipi, ala diren handi, iseia zite ororen pazientki igurstera.
2. Zunbatenaz hobeki hen igurstera adelatzen beitzira; hanbatenaz zühürkiago gobernatzen zira, eta haboro merexitzen düzü, arhinzkiago ere phenak egariren dütüzü, kostümatzen zirelarik hen korajuski hartzera.
Eztezazüla erran: eztitzakezüt hoiek holako gizon bateganik unhets, eta holako gaizarik nik eztit behar soferitü, ezi damü handi bat egin ditazü, eta jagoiti phensamentiala jin etzaiztan gaizak müthürrian eman diztadazü: beste bateganik aldiz, gogo hunez, soferitzeko direla üdüri zaitzkedanak.
Arrazu gabe da phensamentü hori, zuñek ezpeitü goguarik emaiten pazentziaren berthütiari, ez nurganik phakia ükhenen dian: bai aldiz, bere beithan lehenago ikhusten, zuñ diren goitzarren hartiak, eta egiliak.
3. Soferitü nahi eztianak berauri üdüri zaion bezanbat, eta plazer dianaganik baizik, eztü egiazko pazentzia.
Bena egiazki pazient denak, eztü goguarik emaiten, ala bere gehienak, ala bere bardiank, ala bera beno aphalaguak, ala gizon saintü batek, ala gaizkiala eman batek, soferi erazitzen deion.
Bena bardinzki Jinkuaren eskütik esker handireki hartzen dü, zerbait gaitz heltzen zaionian, zunbat nahi beita handi den, nurganik nahi beita, eta zunbat nahi beita ardüra, jin dakion, eta oro uste dü irabazi handi bat dela harentako.
Zeren eta deusere Jinkuaren eretzian, zunbat nahi beita txipi den, haren amurekatik ihurk soferitü dianian, mereximentü gabe ezin izaten beita.
4. Izan zite arren zoñhü gabe güdükalako prest, bitoria nahi badüzü eraman.
Debadio gabe ezin jardiesten düzü pazentziaren khorua.
Nahi ezapadüzü soferitü, etzira nahi izan khoruatü.
Khoruatü aldiz izatia desiratzen badüzü, gerla egizü bihotztoiki, soferi ezazü pazientki.
Ezta ihur triballü gabe phausiala heltzen, ez-etare güdüka gabe bitoria ihurk jardiesten.
Natüralki ezin egiten dela üdüritzen zaitan gaiza, gertha bekit, Jauna, ehi, zure graziaren moianez.
Badakizü zük, aphür soferitzen ahal düdala, eta gaitz txipi baten jitiak, berhala korajia gal erazitzen deitadala.
Gertha bekit maithagarri, eta desiragarri, zure amurekatik, zer nahi beita thürbürarzünen soferitzia, ezi soferitzia, eta zuregatik eskerniatü izatia, ezinago balius düzü, ene arimarentako.
XX. KAPITÜLIA
Gihauren flakütarzünaren aithortziaz, eta mündü hunatko miserietzaz.
1. Aithortüren dit, nihauren kuntre, ene gaixtokeria: aithortüren deizüt, Jauna, ene flakütarzüna.
Hanitxetan gaiza txipi bat dükezü, ni bihotz gabetzen, eta tristetzen naiana.
Hartzen dizüt boronthate, korajus izateko; bena tentazione txipi bat jin den bezañ sarri, hersidüra handi batetan edireiten nüzü.
Gaiza erras xar den bat dükezü, zunbait ordüz, tentazione gaitz bat erakharten deitadana.
Eta nuiz ere, senditzen eztüdan thenporan, uste beitüket, segür nizala aphür bat; ordian edireiten dizüt ene büria, aize txipi batez hüllañi goithürik zunbait aldiz.
2. Ikhusazü arren, Jauna, ene aphaltarzüna, eta ene, bürü oroz, ezagützen düzün erorkor izatia.
Ükhezü pietate, eta idoki nazazü lohitik, barna sar enadin, eta han eroririk, ihuntik ajütürik gabe, egon enadin.
Horrek diztatzü ardüra lotseriak emaiten, eta nizü zure aitzinian ahalketzen; zeren nizan hañ erorkor, eta flakü, ene pasionen kuntre bühürtzeko.
Zunbat ere ezpeitüt osoki emaiten baimentua; halarik ere phezü, eta greugarri zirazü, hen hersiki jarraikitia, eta hanitx nüzü debeiatzen hola güdükan bizitzez egün oroz.
Hantik ene flakütarzünaren ezagütziala jiten nüzü; zeren hanitxez ehikiago sartzen beitira bethiere imajina, eta figüra itxusiak, eziez jalkiten.
3. O Israel ezinago photerus ziren Jinkua, arima fidelen huniala erakarlia, so bat egizü zure zerbütxariaren phenari, eta doloriari, eta ürgaitz ezazü eginen dütian gaiza orotan.
Azkar nazazü zelüko indarraz, beldürrez gizon zaharrak, erran nahi beita, aragi miserable ezpiritiaren pian orano untsa jarri eztenak, gañia har dizadan: zuñen kuntre güdükatü behar beitügü, bizitze miseriaz bethe huntan gireno.
Elas nulako den bizitze haur! nun thürbürarzün eta miseria baizik ezpeita: nun oro lazoz, eta etsaiez betherik beitira!
Ezi thürbürarzün, edo tentazione baten juaitiareki, beste bat jiten da, eta sordei dena orano, lehen etsaia untsa goithü gabe, bestiak saldoz jiten zaizkü egürükiten eztütügülarik.
4. Eta nula ihurk maithatzen ahal dü, bizitze hañbeste kharatstarzün diana, hañbeste kalamitateren, eta miseriaren pian daguena?
Bizitze ere nula deitzen ahal da, hañbeste heriotze, eta gaitz erakarten diana?
Eta haregatik maithatia da, eta hanitxek hartan plazer hartzia txerkhatzen die.
Ardüra mündiaren kuntre ihurk erraiten dü, inganazale, eta bano dela, bena haregatik nekez ihurk eizten dü, zeren aragiaren nahiküntek sobera gañia hartü beitie.
Gaiza batzek haren maithatzera, bestek haren mesperetxatzera erakharten die.
Mündiaren maite ükheitera erakharten die aragiaren, eta begien desirek, eta izate hunen süperbiak: eta haren mesperetxatzera, eta hartzaz debeiarzün hartzera aldiz, phena eta miseria her jüstoki jarraikiten direnek.
5. Bena helas! plazer gaixtuak, ezpiritü mündiari enjogi dena garhaitzen dü, eta uste dü, elhorri phünten artian badirela plazerak: zeren ezpeitü, ez ikhusi, ez gozatü Jinkuaren eztitarzüna, eta berthütiaren barnetiko edertarzüna.
Bena zunñek ere mündia osoki mesperetxatzen beitie, eta iseiatzen beitira, Jinkuaren legiaren araur bizitzera, hek ezagützen die zelüko eztitarzün, egiazki mündiari ihesi egiler hitzeman izan dena, eta klarkiago ikhusten die, zuñen itxuski mündia herratzen den, eta zunbat gisaz imganatü izaten.
XXI. KAPITÜLIA
Jinkuatan phausatü behar dügüla, huntarzün eta dohañ ororen gañetik.
1. Jinkuatan bethi phausatüren zira, ene arima, gaiza orotan, eta hen ororen gañetik, zeren hura beita saintien phausü eternala.
O Jesüs ezinago ezti, eta maithagarri zirena, unhets ezazü, zütan haboro phausa nadin, eziez kreatüra orotan, haboro eziez osagarrian, eta edertarzünian, haboro eziez uhure, eta gloria orotan, haboro eziez photere, eta kargü orotan, haboro eziez jakite, eta ezpiritü zorroztarzün orotan, haboro eziez aberatstarzün, eta adrezia orotan, haboro eziez alagrantzia, eta boztario orotan, haboro eziez fama hun, eta laidorio orotan, haboro eziez eztitarzün, eta konsolio orotan, haboro eziez esparantxa eta hitz-emaite orotan, haboro eziez mereximentü, eta desirkünte orotan.
Zihaur nahiago zütüdan, eziez huntarzün, eta dohañ eman, edo ixur ahal ditzakezüdanak oro, edo ezpiritiak har, edo sendi ahal litzakian alagrantziak, eta boztariuak oro.
Hitz batez erraitera, enadin phausa, ez aingürietan, ez arkanjelietan, ez zelüko armada orotan; ez-etare gaiza ikhusten, edo ezin ikhusten ahal direnetan, ez zü, ene Jinkua, etziren gaizatan batetan ere.
2. Zeren zü, ene Jinko Jauna, gaiza ororen gañetik ezinago hun, ezinago photeretsü beitzira, zük zihaurtan badütüzü behar diren gaizak oro ezinago bethe ezinago ezti, ezinago konsolazale zira.
Zü baizik eztüzü, ezinago eder eta maithagarri denik: zütan düzü, gaiza ororen gañetik, uhure eta gloria ezinago handia: zütan edireiten dütüzü, izaten ahal diren bezañ untsa, huntarzünak oro alkharreki, eta bethi izan dütüzü, eta izanen ere bai.
Eta hala zerere, zihaurtzaz kanpo, eman beitzinirot, edo zunbat nahi beita argi erakuts, edo hitz eman zinizadan, hurak oro elütükezü aski, zihaur ihusi, edo osoki gozatü gabe.
Ene bihotza ezin egiazki phausatzen denen gañen, ez osoki aseiziatzen, zihaurtan baizik, zure gaiza emanak, eta kreatürak oro beno gorago juaiten delarik.
3. O Jesü Krist ene espus ezinago maitia, maithazale ezinago xahia, kreatüra ororen bürzagia, nurk emanen deitzat egiazko libertatiaren hegalak, zureganat hegaltatzeko, eta zütan phausatzeko.
O nuiz eman izanen zait, ene Jinko Jauna, zuñen ezti ziren, osoki ikhustia, eta gozatzia.
Nuiz zureki jüntatüren niz, hañ osoki, nun zureganako amuriuaren handitarzünak nihaurganako sendimentia gal erazi dizadan; amurekatik zü goza zitzadan, zentzier eman ezten bezala, eta oroz ezagützen eztien gisa batez.
Orai aldiz hasperen ardüra egiten dit, eta ene desditxatü izatia, dolorereki kharreiatzen.